ekainaren 19tik

Euskotrenek udako ordutegia ezarriko du astelehen honetan

2017(e)ko ekainaren 19a, astelehena - 11:25etan eguneratua

Uno de los trenes de Euskotren cruzando el paso a nivel.

Euskotren (DEIA)

Galería Noticia

Uno de los trenes de Euskotren cruzando el paso a nivel.

Eusko Jaurlaritzaren esku dagoen Euskotren sozietate publikoak tren eta metro zerbitzuen udako ordutegia jarriko du martxan astelehen honetan, ekainaren 19an, baita Usansoloko Ospitalera doan tren-bus zerbitzuan ere. Ekitaldiko berrikuntza nagusia da Durangaldeko eta Donostiako zirkulazioak zuzenean Bilbo erdialdera sartuko direla, Euskotrenek ustiatzen duen metroaren 3. linearen bitartez.

BILBO. Horrela, uda heltzean, Euskotrenek garaiari dagokion eskaintza jarriko du martxan. Udan ohikoak diren joan-etorrien beharrei erantzuteko diseinatuta dago, eta gainerako urtaroetan lana, erosketak edo aisia direla-eta ohikoak diren bidaiak eta hondartzak dauzkaten edo jaiak ospatzen dituzten herrietara egiten diren joan-etorriak uztartzen ditu.

Euskotrenek jakinarazi duenez, aurten, apirilean metroaren 3. linea zerbitzua ematen hasi ondoren, "2017ko udako eskaintzak oso gertakari garrantzitsua jasotzen du Euskotrenen historian", Durangaldetik eta Donostiatik datozen trenak Bilbo erdialdera zuzenean sartuko direlako.

Horrela, astelehen honetatik aurrera, zirkulazio horiek metroaren 3. linean integratuta dagoen Matikoko geltokian izango dute jatorria eta helmuga. Beraz, dagoeneko ez dira Boluetako eta Atxuriko geltokietan geldituko. Kukullaga/Etxebarritik 3. linea hartuko dute, eta geltokiak Otxarkoagan, Txurdinagan, Zurbaranbarrin, Zazpi Kaleetan, Uribarrin eta Matikon izango dituzte. Zazpi Kaleak geltokia izango da metroaren 1. eta 2. lineekin lotura erraztuko duena. Bilbo-Bermeo (Urdaibai) lineako trenek ohiko ibilbidearekin jarraituko dute, hau da, jatorria eta helmuga Atxurin izango dute.

Halaber, beste berrikuntza bat da handitu egingo dela trenen maiztasuna Durango-Deba tartean, herritarrak errazago hurbil daitezen Debako hondartzara. Horrez gain, Euskotrenen udako eskaintzan ohikoa denez, neguko eskaintzan baino tren gehiago sartuko dira Bilbo-Bermeo linean, Sukarrietan eta Mundakan abiatzen diren edo bertara doazen joan-etorriak erraztuz.

Larunbat, igande eta jaiegunetako arratsaldeetan, trenak 30 minutuan behin ibiliko dira Zumaia eta Donostia (Amara) artean, eta Topoaren lineako Irun-Donostia (Amara) tarteko maiztasuna ere handituko da. Gainera, beste berrikuntza bat da Elgoibarretik zirkulatzen duten tren guztiak Toletxegaineko geralekuan geratuko direla.

GAUEKO ZERBITZUAK

Halaber, Matiko eta Kukullaga-Etxebarri artean zirkulatuko duen metroaren 3. lineako zerbitzuaz, larunbat gauetako zirkulazioez eta Zornotza-Bermeo, Bilbo (Matiko)-Deba, Lasarte-Donostia-Hendaia eta Lezama-Kukullaga-Etxebarri tren zerbitzuez gain, Euskotrenek gaueko zerbitzuak eskainiko ditu ostiral gauetan metroaren 3. linean (Matiko-Kukullaga-Etxebarri tartea) eta, ohikoa denez, tren zerbitzu bereziak Bizkaiko eta Gipuzkoako herrietako jaietarako.

Euskotrenek gogoratu du Passbask izeneko Euskotren-Frantziako Trenbideak (SNCF) titulu konbinatua dagoela, Lasarte eta Baiona artean mugarik gabeko bidaiak egin ahal izateko, bi noranzkoetan. SNCFeko lineako ibilbideak tren guztiak erabiltzeko aukera ematen du (2. klasea, TGV barne), "Palombe Bleue" izenekoa izan ezik.

Bestalde, ekainaren 26an udako zerbitzua indarrean sartzen denean, Gasteizko tranbian eskola egunetako errefortzua kenduko da. Bilboko tranbiak ere udako ordutegia eskainiko du ekainaren 26tik aurrera, eta tranbia 15 minutuan behin behingoa izango da egun osoan, lanegunetan zein asteburuetan eta jaiegunetan.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120