Gezur hezurretik

Connected everywhere

Por Aitzol Elizaran - Domingo, 18 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:00h

Galería Noticia

UDA iristear da, tenperaturak gorantz egin dute, iadanik hasiak gara beroagatik kexatzen, kostaldean txankletak geratzeko heldu dira, izerdi tantak nonahi eta Patxi Lopez-ek Pedro Sanchez-en exekutibaren parte izateko gonbidapena onartu du. Sorpresa handirik ez beraz gure artean. Baina ekainak, egun luzeak ekartzeaz gain, aurten Roaming delakoaren amaiera ekarriko du, hau da, Europako edozein herrialdeetan etxean bagina bezala erabili ahal izango dugu mugikorra, bestelakorik ordaindu gabe.

Honek, batez ere Bidasoa ibaiaren bueltan bizi direnei onura nabarmena ekarriko die, baita asko bidaiatzen dutenei ere, eta baita hainbeste bidaiatu ez, baina atzerrian gaudenean mugikorra patrikatik bi minutuz behin ateratzeko ohitura dugunoi ere. Ia hamar urtez aritu dira aldaketa hau prestatzen, telekomunikazio enpresa handiak ez baitzeuden honen alde, noski, nola egongo dira ba, dirua irabazteari utziko baitiote. Badirudi hamar urte hauetan ongi prestatzeko eman diela, baita balizko trikimailuak ere, adibidez, beste herrialderen batean tarifa merkeagorik topatuko bazenu, ez zaizula tranpa egitea otuko, hangoa ordaindu eta hemen erabili, horretan ere pentsatu baitute, eta justifikatu beharko diozu telefono konpainiari zure mugimenduen nondik norakoa. Haiek zuri prezioen etengabeko igoera ez. Zuk haiei zure bizitza pribatuko erabakiak, bai.

Duela hogeita hamabi urte sinatu zen Schengen-eko hitzarmena, beranduxeago sartu zen Espainia, eta gu ondorioz, Italia, Grezia eta Portugalekin batera. Portzierto, herrialde hauek berak izan ziren krisiak gogorren jotako batzuk, kasualitatea ote. Hitzarmen honen arabera, herrialde sinatzaileetako biztanleak kontrolik gabe pasa daitezke herrialde batetik bestera, kontrolik gabe, pasaporte beharrik gabe, baina hori bai, pasa baino lehen mugikorra itzaltzen genuen orain arte, hilabete bukaerako aizkorakadaren beldur. Orain aldiz guatxap-ak lasai izorratuko digu afari bat Parisen edo Berlinen, Wifi-aren pasahitza eskatu beharrik izan gabe taberna zulo bakoitzean.

Aplikazio praktikoak ere izango ditu, hala nola mapak begiratzeko aukera galdu baino lehen, edo auzune honetan bozka positibo gehien dituen jatetxea bilatu ahal izango dugu, nahigabe ondoko taberna zuloan sartu gabe, eta bertan zegoen pertsona berezi hori ezagutu gabe. Xarma pixka bat ere galduko du tamalez, abentura puntu hori kenduko dio, ez gara berriz kale iskin batera iritsiko eta jende guztia guri begira dagoenaren susmoa hartuko. Ezingo dugu kaleetan zehar galdu, maps eskura izango dugulako momentu oro.

Oporrak deskonektatzeko erabiltzen omen ditugu, urtean zehar baino gehixeago irakurri, lasaiago ibili, e-mailik jaso ez astebetez… baina gero iristean wifi-a harrapatu eta denak batera egin, ea zerbait garrantzitsua gertatu den, eta ez gu enteratu ez!

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Sociedad

ir a Sociedad »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120