Zirrikituetatik begira

Mutantea

Por Ander. Gurrutxaga Abad Juanra. Madariaga - Domingo, 18 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:00h

NATURAREKIN bat egitea, bere atmosferan murgilduta eta inguratuta egotea, eta ahal denik eta parajerik exotikoenetik bidaiatzea da mendizale eta abenturero askoren ametsa. Hara joaten da gizakia gozamena bilatzera, irenstera eta bere bizitzaren parte bat gehitzera. Sentsazio katalizatzaileen eremua da natura, eta berarekin batera mendia bera. Batzuk begiak zabal-zabalik hurbiltzen gara hara, dena deskubritzeke balego lez;beste batzuk inportantziarik gabeko kontutzat hartzen dute noizean behin. Bakoitzak berea. Baina egia da herri zibilizatuetako parametro eta printzipioak eraman nahi dituguna hara, dena posible balitz bezala. Eta baliteke hala izatea, baina denak behar du bere taupada propioa, bere mantsotasuna, han, paraje haietan ezer ezin baitaiteke inposatua izan. Diodan bezala bakoitzak bere erara bizi behar du.

Azken asteetan Kilian Jorneten indar-erakustaldia ibili da askoren ahotan. Mutila estralurtarra da maila fisikoan, eta gutxik egin ahal diote itzala. Mendira igotzeko duen era haluzinagarria da. Aconcaguan, Kilimanjaron, Denalin eta beste hainbeste tokitan ordutegi harrigarriak ezarri ditu. Bere atzetik (eta dagoeneko bidean etorri badatoz) beste batzuek minutuak jan dizkiote egin dituen igoeratan. Mendira igo-tzeko modu interesgarria iruditzen zait. Guztiok izan dugu buruan gauzak arinago egiteko gogoa. Halaz ere, harritu egin nauena ez da Everesten egin zuen lehen saioak, sei eguneko epean bigarrena egiteak baizik. Errekuperatzeko duen arintasuna eta pribilejioa mutazio humanoidetzat har daiteke.

Dena den, erronka deportiboa da mendi handienera eraman duena, alpinismoarekin zerikusi gutxi daukana. Harrigarriagoak dira nire aburuz, Mont Blanc mendian egin dituenak. Horiek bai prodijiosoak.

Anitzetan esan du nolako saioak atsegin zaizkion: kanpamendu nagusirik ez, ez eta goitik ere. Hots, espedizio arinak eta laburrak egin nahi dituela. Tira, horretan kale egin du. Baian dena dela, gauza handia egin du Kilianek hasierako ametsa bete ez badu ere. Ez du inporta, laster ikusiko dugu berriz maila fisiko guztiak gailentzen, bestelako epopeia batean.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120