astelehen honetatik

Bizkaibusek zerbitzu zuzen bat gehiago jarriko du Bermeotik Bilbora Sollubetik joateko

EUROPA PRESS - 2017(e)ko ekainaren 18a, igandea - 11:53etan eguneratua

Dos mujeres suben a una unidad de Bizkaibus

Dos mujeres suben a una unidad de Bizkaibus (Borja Guerrero)

Galería Noticia

Dos mujeres suben a una unidad de Bizkaibus

Bizkaibus enpresa publikoak zerbitzu zuzen berri bat jarriko du Bermeotik Bilbora Sollubetik joateko goizeko 07:20an, astelehen honetatik, ekainaren 19tik. Horrela, astelehenetik ostiralera Bermeotik Bilbora joateko hiru zerbitzu zuzen izango dira goizean goizetik, ordu erdiro: orain arteko biak, 06:50ean eta 07:50ean, eta orain jarri berri dena, 07:20an. Uztaileko lanegun guztietan mantenduko dira hiru zerbitzuak.

BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez, A3527 Bilbo-Mungia-Bermeo (autobidea) lineak bi ibilbide desberdin egiten ditu egunean zehar. Bata ohikoa da, 07:00etatik 22:00etara orduro eskaintzen dena lanegunetan eta larunbatetan, eta Etxetxubarrin -erabiltzaileren batek hala eskatuz gero- eta Mungian gelditzen da.

Beste zerbitzua zuzena da eta 06:50ean eta 07:50ean eskaintzen da, lanegunetan, eta ez da geratzen ez Etxetxubarrin ez eta Mungian ere. Zerbitzu horren bitartez, erabiltzaileak 45 minutuan heltzen dira Bilbora, "zerbitzu hobea eskainiz ohiko zereginetara doazen erabiltzaileei". Zerbitzu zuzena bidaiari ugarik erabiltzen dute Bermeon goizean goizetik, eta orain beste autobus bat jartzea erabaki da, 07:20an.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120