datorren astean bilbon

Gidatzean telefonoa edo GPS erabilita sortzen diren deskuiduak ekiditeko kanpaina izango da

EUROPA PRESS - Domingo, 18 de Junio de 2017 - Actualizado a las 11:02h

Gidatzean eskuko telefonoak edo GPSa erabilitzearen kontra kanpaina bat hasten da.

Gidatzean eskuko telefonoak edo GPSa erabilitzearen kontra kanpaina berria hasiko da (DEIA)

Galería Noticia

Gidatzean eskuko telefonoak edo GPSa erabilitzearen kontra kanpaina bat hasten da.

Bilboko Udaltzaingoak kanpaina berezia egingo du datorren astean hiriko kaleetan dabiltzan ibilgailuetan, gidariek sakelako telefonoa eta GPS nabigatzaileak bezalako bestelako dispositibo elektronikoak erabiltzen ez dituztela kontrolatzeko.

BILBO. Kanpaina Euskadiko Bide Segurtasun eta Mugikortasunerako Plan Estrategikoaren baitan dago, eta bide segurtasunean arriskua sor dezaketen jokabideak zuzentzeko asmoz egingo da.

Udaltzaingoak batez beste lau kontrol egingo ditu egunean kanpainak dirauen zazpi egunetan, bolantean arreta galarazten duten jarrerak saihesteko, hala nola errepidean sakelako telefono, GPSa eta bestelako dispositibo elektronikoak erabiltzea.

Egiaztatuta dagoenez, gidatzen eskuko telefonoz hitz egiten duen gidariak ez ditu identifikatzen zirkulazioko seinaleen eta argibideen %40, batez besteko abiadura %12 jaisten du, eta edozein ezustekoren aurrean erreakzionatzeko ahalmena ere murriztu egiten zaio.

Iaz, Bilboko Udaltzaingoak eskuko telefonoa eta bestelako dispositibo elektronikoen erabilera zaintzeko 16 kontrol egin zituen guztira. 9.366 ibilgailu kontrolatu zituen eta 36 salaketa aurkeztu zituen.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120