Zirrikituetatik begira

Ideologia

Juanjo. Olasagarre - Sábado, 17 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:00h

EGUNKARIETAKO titularretan pentsamendu zaku asko ezkutatzen da;beste testuinguru batean proforma lexikoak deituko nieke, alegia, ezer adierazten ez duten hitzak baina izen hori ez dagokio egunkarierari. Hemen bertan irakurritako titular bati buruz ari naiz: “Las ideologías sacan lo peor de los seres humanos y los hacen malos”;Jon Sistiagak esana bere Tabu erreportaje sailari buruz egin zaion elkarrizketan.

Gauza gutxiz nago seguru, eta, adinean aurrera egin ahala, gero eta gutxiagoz, baina argi eta garbi dakit edonon dagoela ideologia, baita Jon Sistiagaren posizioan. Kokalekurik ustez ideologiarik gabekoenak ere, ideologiaz mela-mela eginda daude;beraz, Sistiagaren aipua axolagabe-tzat ala gezurtzat dut. Beharbada esan balu “muturreko ideologiak”, ala “inposatu nahi diren ideologiak”, edo “ideologia hegemonikoak” prest nengoke baieztapena onartzeko, baina uztezko ideologiaren zero gradutik egindako adierazpen horrek agerian uzten du Sistiagaren ideologia.

Duela urte batzuk, esaterako, normala, are barregarria irudituko zitzaigun PPko bozeramaile Hernando saiatu den adar jotzea: Montero eta Iglesiasen arteko erlazioaz baliatzea zentsura mozioaren porrota azpimarratzeko;baina feminismoak gizartean ezkutaturik zegoen ideologia matxista agerian utzi ondoren, ez zaigu horren normala iruditzen.

Orduan, duela hogei urteko Hernando hark egindako komentarioak ideologiarik bazuen galdetu izan baligute, ezetz erantzungo genuen, baina izan bazuen.

Horregatik ernegatzen naute ideologiarik ez dutela aldarrikatzen dutenek. PNV-ek, esaterako, erdigunearen jabe eginik, ordena, lana eta zuhur-tzia balore neutrotzat agerrarazten dizkigu, neurritsua izatea eta liberalismorik gordinena pakete berean aurkeztuta. Rajoyrentzat ideologiarik ez izatea Frankismoa kontu zahartzat jotzea, politika ekonomiko neoliberalak izatea eta Espainiaren batasun santua gauza guztien gainetik defendatzea esan nahi du. Podemosentzat status quoa aldarazten saiatzea. Baina, kontuz, hori ideologia da.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120