Bidebarrieta Kulturgunean

"Las lavanderas de Gauguin" Fernández Bañuelosen lehen eleberriaren aurkezpen ekitaldia jasoko da astelehean

Ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:00etan, eta sarrera librea izango du leku guztiak bete arte

DEIA - 2017(e)ko ekainaren 16a, ostirala - 12:58etan eguneratua

“LAS LAVANDERAS DE GAUGUIN” J. I. FERNÁNDEZ BAÑUELOS.

Galería Noticia

“LAS LAVANDERAS DE GAUGUIN” J. I. FERNÁNDEZ BAÑUELOS.

Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak “Las lavanderas de Gauguin” (AA Ediciones) eleberriaren, J.I Fernández Bañuelos kazetari bilbotarraren fikziozko lehenengo lanaren aurkezpen ekitaldia jasoko du astelehenean, EKAINAREN 19an, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Lanak, berunaren urteetan Bilbok bizi izan zuen garai gorabeheratsua erakusten du. Ekitaldian Juan Bas idazlea eta Roberto Lastre editorea ere egongo dira. Streamingez eskainiko da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez.

BILBO. “Las lavanderas de Gauguin” istorioa Bilbo eta Estatu Batuen artean gertatzen da, frankismoa amaitzen ari zela, ETA talde terroristaren urte gogorrenetan, bahiketek, hildakoek eta zaurituek eragindako indarkeria giroak beldurrak lotutako gizartea baldintzatzen zuenean. Nekatuta eta Euskadiko egunkari batean erreportari grafiko gisa zeraman bizitzarekin dezepzionatuta, protagonista Rhode Islandera joango da, lurralde mailako egunkari garrantzitsu batean lan egiteko, bere oroimenen eta emakume baten irudiaren jazarpena baztertu ezinik.

Juan Ignacio Fernández Bañuelos Bilbon jaio zen 1959an. Kazetaria eta Ikus-entzunezko Komunikazio Doktorea, El Correo egunkariko Argazki Edizio burua da eta Edizio grafiko irakaslea El Correo egunkariaren eta UPV/EHUren masterrean. Argazkigintza kontsultore gisa egin du lan hainbat herrialdetan, eta 2015ean argitaratu zen Trantsizioko argazki-kazetaritzari buruzko “Cuando la luz cambió” saiakeraren egilea da.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA

Bidebarrietako liburutegiaren barruan, helburu nagusi liburuaren eta literaturaren garapena eta hedapena dituen gunea da.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120