bisita jaso du

Ikastolek KiVa programarekin egiten duten lanaren "oso balorazio ona" egin du Turkuko Unibertsitateak

EP - Jueves, 15 de Junio de 2017 - Actualizado a las 13:42h

Profesores con chalecos y el logo del KiVa.

KiVa.

Galería Noticia

Profesores con chalecos y el logo del KiVa.

BILBO. Turkuko Unibertsitateko adituen bisita jaso du Ikastolen Elkarteak, eta ordezkaritza finlandiarrak "oso balorazio ona" egin du ikastolak KiVa programarekin egiten ari diren lanaren inguruan. Finlandiako unibertsitate hori da eskola jazarpenari aurre egiteko KiVa programa garatu duena, eta bere adituak nazioarte mailako inplementazioa aztertzen ari dira.

Ikastolen Elkarteak jakinarazi duenez, Euskal Herrira asteazkenean iritsi ziren, eta Trapagarango Itxaropena ikastolara eta Sopelako Ander Deuna ikastolara bisita egin zuten, bertatik bertara ezagutu nahi baitzuten ikastoletan nola ari diren lanean KiVa programarekin.

Ostegun honetan, berriz, Ikastolen Elkartean izan dira ikastoletan programa ezartzeko urratsak nola egin diren jakiteko, eta "oso balorazio ona" egin dute egin zaien aurkezpenaren gainean. Gainera, "interes handia" jarri dute programa ezartzeko eman diren pausoen gainean, koordinazio lanean, prestakuntzan eta programak ikastolen komunitatean jaso duen harreran.

Halaber, aurten programa martxan jarri duten 53 ikastolez gainera, heldu den ikasturtean beste hamar ikastola gehiagotan inplementatuko dela jakinarazi zaie. Horrela, besteak beste, Hendaiako ikastolan ezarriko da KiVa, eta hura izango da Iparraldeko lehenbizikoa.

Eskola jazarpenari aurre egiteko Finlandiako Turkuko Unibertsitateak garatutako KiVa programa Lehen Hezkuntzara zuzendua dago. Duela gutxi hasi ziren esperimentatzen Finlandian bertan Bigarren Hezkuntzari begirako programa, eta ikastolek interesa azaldu dute programa hori ere ekartzeko. Gai horretaz ere aritu dira bileran, eta ordezkari finlandiarrak gaia aztertuko duela hitz eman die ikastolen ordezkariei.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120