eguraldia

Fronte hotz batek tenperatura nabarmen jaitsiko du ostegun honetan

EP - Jueves, 15 de Junio de 2017 - Actualizado a las 11:36h

Tiempo invernal en primavera.

Eguraldia (Foto: Agurtzane Bilbao)

Galería Noticia

Tiempo invernal en primavera.

BILBO. Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, ostegun honetan, ekainaren 15ean, fronte hotz baten eragina izango dugu. Ipar isurialdean sumatuko da gehien, hodeiak ugariak izango baitira eta euri langarra egingo baitu noizbehinka. Araba hegoaldean eta Nafarroa erdi eta hegoaldean giroa, oro har, eguzkitsua izango da.

Tenperatura nabarmen jaitsiko da lurralde osoan eta ipar/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da. Hiriburuetan, Bilbon 17 gradu espero dira gutxienez eta 22 gehienez, Donostian 16 gutxienez eta 21 gehienez, Gasteizen 14 gutxienez eta 23 gehienez eta Iruñean 18 gutxienez eta 26 gehienez.

Itsasoan ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin, eta itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 metro arteko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 07:12an eta 19:30ean izango dira, eta itsasbehera 13:13an. Uraren tenperatura 18-19 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120