Zirrikituetatik begira

Ziortza, bitxia

Josu Torre - Jueves, 15 de Junio de 2017 - Actualizado a las 08:00h

Columnista Josu Torre

Galería Noticia

Columnista Josu Torre

IRITZI zutabetik harago, bidaia erreportaia edota turismo iragarki bat dela emango dio inori gaurkoak. Hala bada, horrela balitza, barkamena eskatu ez ezik nire buruaz erraz onartzezalea naizela eta Lea-Artibai aldean dagoen txoko, edo hobe gain, batean izandako sentipenak ekarriko ditudala zirrikitu honetara. Asteotan berbabide izan da Zisterko fraideek hain bikain zaintzen duten Ziortzako monastegi, kolegiata edo delakoa. Berba bide, azken bi asteburutan bertan izan diren lau kontzertu ikus/entzungarriak. Kalitate goreneko dantza eta musikaz eta, batez ere, jende adituz blai izan da eliza txiki hura, elizpetik ere adi eta zurt jendetza. Sentipena, holako eszenan jo edo dantza egitea, ikus entzulearentzako ez ezik, artistentzako ere gozamena izan behar duela.

Eguneroko senean, izatean, Ziortza, nolakoa den gogoratzeko gogoa eta irrika piztu zitzaidan. Behin baino sarriago han egona baina hainbat urtez hango bakea bete betean sentitu gabe nengoen. Urkiolan edo Errigoitin, kasurako, jai nagusia izan arren, San Antonio eguna astegun buruzuria zen Bolibar edo Ziortzan. Bizpahiru auto, hiruzpalau erromes gazte belartza edo soropil txukunean eserita solasean, haize txikiaren soinua entzuteko besteko isiltasuna eta, halako baten, Hiru txakurra eta hari deika ugazabandrea. Honi ez nion izenik galdetu. Solas labur bezain aberatsa, ateri izanez gero, arratsaldero bertaratzen den auzokidearekin: “Oso gustuko ditut loreak eta hauei ura egitera etortzen naiz, beste gabe”. Zaintzen? “Ez nire gustua egiten”. Egunari zegokion eta kontatu nion aspaldi batean etxetik Urkiolara oinez joan ginela. “Mungiatik?”. Baietz esan nion eta nire adineko (18 urte) neska frantziar batekin dantza agarratuan egin, eguerdiko erromerian, eta oroimen gozo bat gorde nuela. “Ordurako batziran frantzesak Urkiolan? Aspaldi gero! Ni egon naiz behin edo behin baina ez dut holako oroimenik”, bota zidan Kukuxumuxu zapia idunean zeraman emakumeak. Beste pertsonaia batzuk ezagutu nituen bertan eta hurrengo zirrikituan aterako ditut. Benetan bitxia, Ziortza!

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120