zapatu honetan

Bilboko Udalak 'Gau Zurian' ordu bi luzatuko du ostalaritzako lokalak ixteko ordua

Bilboko Udalak, zapatuan, ekainak 17, uriaren sorrera ospatzeko egiten den Gau Zurian ostalaritzako lokalak ixteko ordua luzatzea erabaki du.

DEIA - Jueves, 15 de Junio de 2017 - Actualizado a las 11:22h

Iluminación de un edificio de Bilbao durante la pasada edición de la Noche Blanca. Foto: Juan Lazkano

Iluminación de un edificio de Bilbao durante una edición pasada de la Noche Blanca. (Foto: Juan Lazkano)

Galería Noticia

Iluminación de un edificio de Bilbao durante la pasada edición de la Noche Blanca. Foto: Juan Lazkano


Bizkaiko Ostalaritza Elkarteak urian ekitaldi handiak egiten direnerako egindako eskariari emandako erantzuna da neurri hori eta ez zaie aplikatuko eguneko lokalei eta terrazei

BILBAO. Bilboko Udalak ordu bi luzatuko du ostalaritzako lokalak ixteko ordua urian garrantzi handiko ekitaldiak daudenean edo egun bereziki seinalatuetan zein Bilborako interes turistikotzat jotako egunetan, hala eskatu dio-eta Bizkaiko Ostalaritza Elkarteak.

Ekainaren 17an (zapatua) uriaren sorrera ospatzeko Gau Zuria izango da. Hori dele-eta, ostalaritzako lokalak ixteko ordua luzatu egingo da.

Luzapen hori ondoren adierazitako egunetan aplikatuko zaie ostalaritzako lokal guztiei, “eguneko lokalei”, terrazei, kanpoko kontsumokoei eta osagarriei izan ezik, bestelako ordutegia dute-eta:

  •   Gau Zurian, ekainaren 17an.
  •   Bilbao BBK Live jaialdian, uztailaren 6an, 7an eta 8an.
  •   Aste Nagusian, abuztuaren 19tik 27ra (kasu honetan, ordutegiaren luzapena “eguneko lokalei” ere aplikatuko zaie).
  •   BIME jaialdian, urriaren 21ean.
  •   HALLOWEEN gauean, urriaren 31n.
  •   Gabonen aurreko aldian, abenduaren 1etik 9ra bitartean.
  •   Gabonetan, abenduaren 15etik urtarrilaren 6ra bitartean.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120