Aste honetan

Bilboko udal merkatuek udako ordutegia aktibatuko dute

Hiriko zazpi Udal Merkatuek aste honetan estreinatuko dute irailera arte luzatuko den udako ordutegia.

DEIA - 2017(e)ko ekainaren 15a, osteguna - 11:27etan eguneratua

Bilboko udal merkatu bat

Bilboko udal merkatu bat (DEIA)

Galería Noticia

Bilboko udal merkatu bat

Yolanda Díez Osasun eta Kontsumo Zinegotziak, erosketak merkatu horietan egitera animatzen du, hilabete beroak heltzen direnean “hornidurak modu osasungarrian geureganatzeko leku egokiena direlako”.
   

BILBAO. Bilbao Zerbitzuak erakundearen barruan dauden Bilboko zazpi Udal Merkatuek –Erribera, Zabalgunea, Deustu, San Inazio, Labayru, Otxarkoaga eta Trauko–, aste honetan aktibatuko dute udako ordutegia. Ordutegi berria irailera arte luzatuko da, uda heltzean herritarrek hartzen dituzten erritmoen eta ohituren arabera, beren zerbitzuak denboraldiarekin bat etorriz eskaintzeko xedez.

Urte osoan gehien itxaroten dugun denboraldietako batean, udan, sartzeko egun gutxi falta direnean, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailaren esku dagoen Bilbao Zerbitzuak erakunde publikoak, hiri osoan zehar banatutako zazpi Udal Merkatuen ordutegi aldaketaren berri eman du, garai horrek dituen berezitasunekin bat etorriz. Yolanda Díez udal saileko Zinegotzi Eskuordetuak, hilabete beroak heltzen direnean “kalitatezko produktu osasungarriak prezio hoberenean eskuratzeko lekurik hoberena dira”.

MERKATUAK ETA ORDUTEGIAK


  • Erriberako Merkatua, ekainaren 19tik irailaren 14ra: astelehenetan 08:00etatik 14:00etara;asteartetik ostegunera 08:00etatik 14:30era;ostiraletan eta jai bezperetan 08:00etatik 14:30era goizez eta 17:00etatik 20:00etara arratsaldez;eta larunbatetan 08:00etatik 15:00etara.
  • Zabalguneko Merkatua, ekainaren 15etik irailaren 14ra: astelehenetik larunbatera 07:30etik 14:30era.
  • San Inazioko Merkatua, ekainaren 15etik irailaren 14ra: astelehenetik larunbatera 08:00etatik 14:00etara, eta ostiraletan baita arratsaldez ere, 17:00etatik 19:30era.
  • Traukoko Merkatua, ekainaren 15etik irailaren 14ra: astelehenetik larunbatera 08:00etatik 14:30era, eta ostiraletan baita arratsaldez ere, 17:00etatik 20:00etara.
  • Labayruko Merkatua, uztailaren 3tik irailaren 8ra: astelehenetik ostegunera 08:00etatik 14:00etara;ostiraletan 08:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara;larunbatetan 08:00etatik 14:00etara;eta abuztuko arratsaldeetan itxita.
  • Deustuko Merkatua, ekainaren 15etik urriaren 1era: astelehenetik larunbatera 08:00etatik 14:00etara, eta ostiraletan baita arratsaldez ere, 17:00etatik 20:00etara.
  • Otxarkoagako Merkatua, ekainaren 12tik irailaren 15era: astelehenetik larunbatera 08:00etatik 14:00etara, eta ostiraletan baita arratsaldez ere, 17:00etatik 19:30era, eta abuztuko arratsaldeetan itxita.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120