Musikaz kalean gozatuko da Mungian

Udal Musika eta Dantza Eskolak ‘Belarritik Bihotzera Zuzenean’ eskeiniko dute ostiralean

Miércoles, 14 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:00h

mungia- Belarritik bihotzera, musika zuzenean. Hau izango da Mungiako Udal Musika eta Dantza Eskolako ikasleek bilatuko duten helburua hurrengo ostiralean herrian eskeiniko duten musika emanaldiarekin.

Aurtengo ikasturtearen bukaera ospatzeko, bai irakasle eta baita ikasleek ere, eskolako ateetatik kanpo ezagutarazi nahi dute musika arloan eta, urtean zehar, lanu dituzten musika piezak eta, hori dela eta, denak batera, Mungiako kaleetara irtengo dira egun honetan haien abileziak herritarrei erakusteko asmoz.

Ostiralean, hau da ekainaren 16an, Belarritik Bihotzera Zuzenean izeneko jardunaldia eskainiko dute ikasle hauek, Mungiako kale eta plazetatik zehar, Igor Stravinskiren aipu bat hartuz. “Musika entzutea ez da nahiko, ikusi bere egin behar dogu”.

Honela, arratsalde osoan zehar luzatuko diren ekitaldiak eskainiko dituzte ikasleek, Mungiako kaleetara hurbilduko diren pertsonentzat;ez bakarrik Mungiako herritarrentzat baita kanpotik datozenentzat ere. Lehenengoz, Mungiako txokoak erabat piztu eta berotuko dituen kalejira burutuko dute. Hau da, herriko puntu ezberdinak zeharkatuko dituzte ikasleek, Goieta Plaza, Euskal Pizkundearen Etorbidea, Mugire Txokoa, Butroi Kalea, Lauaxeta Plaza eta antzinako tren-geltokiko izango dira bere agertokiak. Horretaz gain, emanaldi honen ordutegiari dagokionez, arratsaldeko 17:30ean hasiko da kale guztiak alaituko dituen kalejira eta gero, 19:30ean, ekitaldi bat eskainiko da Matxin Plazan.

Bestalde, ekainaren 23an, San Juan gauean, hin zuzen ere, beste ekitaldi bat prestatu dute musikalari hauek, baita Matxin Plazan ere. Kasu honetan, 20:00etan izango delarik emankizun berezi hau. Euskal Dantzak izeneko ikuskizun honetan, Udal Musika eta Dantza Eskolako ikasle guztiek parte hartuko dute.

“Udal Musika eta Dantza Eskolako ikasle eta irakasleen lana erakusteko ekitaldiak dira hauek, baina baita mungiar guztiak musikaz gozatzeko aukera paregabea ere. Errezitalak kalera ateratzen dira Musika Eskola herrian murgiltzeko eta herrira hurbiltzeko” adierazi zuten ekitaldiko antola-tzaileek. - Patxi Arostegi

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Uribe kosta - Txorierri

ir a Uribe kosta - Txorierri »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120