BIZKAIKO GAITEROAK GONBIDATUZ

Aiko taldeak bere ohiko dantzazale eguna ospatuko du igande honetan Bermeon

13:00tatik 22:00ra arte, Bermeok erromeriaz gozatzeko aukera izango du sokadantzarekin

DEIA - 2017(e)ko ekainaren 14a, asteazkena - 19:30etan eguneratua

BANDtzaldia AIKO Taldea eta Herriko Bandekin DantzanVER VÍDEOReproducir img

( Aiko Taldea )

Galería Noticia

BANDtzaldia AIKO Taldea eta Herriko Bandekin DantzanReproducir

AIKO Taldeak Bermeora eramango du aurten bere Dantzari Ibiltaria ikasturteko ohiko agur festa. LARUNBAT honetan taldeko musika eta dantza maisuek bertan antolatu dute ‘Dantzazale Eguna’, edozeinentzat irekita dagoen ekitadia.

BILBO. Bizkaiko Gaiteroak bertan egongo dira. Denen artean, egun osorako ekitaldiak antolatu dituzte, 13:00tan hasten dena sokadantza berezi batekin. Taldeak Bilbotik, Durangotik eta Donostiatik heldutako dantzazaleak bilduko ditu, besteak beste, eta Bermeoko herritarrekin batera jai herrikoien giroaz gozatzeko aukera izango dute. Horretarako, Bilbotik eta Durangotik irteten diren autobusak antolau ditu eta email honetaneserlekua gorde daiteke.

Urtero bezala, AIKO Taldeak bere Dantzaldi Ibiltariari amaiera ematen dio- 4000 ikasle baino gehiago izan ditun ikastaroa- egun osoko jai batekin. Aurten Bermeon izango da eta erromerien giroa bertara eramango du taldeak. 13:00tan, sokadantza bat dantzatuko da Goiko Plazan eta, honen ostean, AIKO Taldeko musikari eta dantza maisuek bertaratutako guztiei dantzatzera eta kalejira-dantzapoteo batera gonbidatuko dituzte. Ondoren, 14:30tan, txakolia dastatzeko aukera izango du hurbildu den edonork, hau Bermeoko Kafe Antzokian izango da eta, goizeko ekitaldiekin amaitzeko, honen ostean bazkaria egingo dute.
 
Arratsaldeko 17:00tan, bazkaria eta gero, jotak, jauziak, mazurkak, valsak, pasodobleak… berriz entzungo dira dantzaldi-erromeria batean eta publikoak dantzatzeko aukera izango du AIKO Taldeko maisuekin batera. Bi ordu baino gehiagotan dantzazaleak gozatzeko aukera izango dute eta, beranduago, Bizkaiko Gaiteroen txanda izango da. 20:00tan, Dantzari Eguna alaitzeaz arduratuko da talde hau;Bizkaiko Gaiteroak Bizkaiko jai herrikoiak alaitzeaz arduratzen da eta betiko soinuak eskaintzen die bertaratzen diren herritarrei, buruhandi eta erraldoiekin batera entzuten ziren soinuak bezalakoak direnak.

AIKO Taldeari buruz

Aiko Taldea musikariz eta dantza maisuz osatutako elkarte kulturala da, eta duela zenbait urtetik musika eta dantza tradizionalaren ondare zabala hedatzen eta ezagutarazten eta erromerien izpiritu herrikoia berreskuratzen ari da lanean, dantzarako espazio berriak sortuz eta gero eta talde zabalagoa inplikatuz.

Taldearen bokazioa “modu natural, erlaxatu eta dibertigarrian jo eta dantzan egitea” eta pasio hori ahalik eta pertsona gehienei helaraztea da. Euskal Herri osoan eskainitako erromeria, ikastaro, tailer eta emanaldi ibiltari kontaezinekin batera, taldearen jarduera ez da zuzeneko emanaldietara mugatu.

AIKO Taldeak dantza egiteko musikaz osatutako 10 disko argitaratu ditu, eta kultura herrikoiaren ondarea ikertzeko eta hedatzeko beste zenbait ekimenen protagonista izan da, “Fasioren Mendea” (Bonifazio Arandia musikari arratiarraren bizitzari eta lanari buruzko lan zorrotza) edo “Urraska-Dantza jauziak Sagasetaren bidetik” (jauziak izenekoen errepertorio osoaren multimedia bilduma), edo jotari omenaldia eskaintzen dion ‘Jotamentala´ dokumentala, adibidez.
 
DANTZARI DANTZAZALE EGUNA

13:00 Sokadantza Goiko Plazan eta ondoren kalejira-poteo-dantzaldia
14:30 Txakoli gonbidapena Bermeoko Kafe Antzokian
15:00 Bazkaria Bermeoko Kafe Antzokian
17:00 Dantzaldi-erromeria AIKO Taldearekin
20:00 Bizkaiko Gaiteroak
22:00 Amaiera

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120