Zirrikituetatik begira

Eskuak

Pilar Kaltzada - Martes, 13 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:02h

Columnista Pilar Kaltzada

Galería Noticia

Columnista Pilar Kaltzada

ESKUEN Leizea” deritzona Patagonia aldeko Buenos Aires Lakua departamentuan dago, Pinturas ibaiaren arroan. Zaila da bertara iristea eta bertakoek ezagutuko zuten arren, 1960. urtean lehen indusketak egin ziren arte ezezagun izan da. Izena ematen dion eszena harrigarria da: 800dik gora esku, haitzetan margotuta, positibo eta negatiboan, formak eta esku-barrenak nahas-mahasean, kolorez margoztuak batzuk, zuri-beltzean beste asko, txikiak, handiak, esku guru-tzatuak, esku solteak… Ikerketek argitara ekarri dute nola eginak izan ziren duela ia 9.000 urte. Zein materialak erabili ziren, zein teknika… den-dena dakigu, salbu eta zergatik margotu zituzten ehunka esku leizetako gizaki horiek. Sesio luzeak izan omen dituzte ikertzaileek, baina ez da ondorio bakarrik adostu, hain segur, horrelakorik ez dagoelako. Eta zehazki zer adierazten duten ez dakigunez gero, esku horiek are ederragoak direla begitandu zait eta ikaskizun handia ere badirela, egia bakarrak nagusitu diren garai nahasi hauetan nabigatzeko aproposa. Joan den larunbatean milaka esku ikusi genituen Bilbo aldean, Gure Esku Dago dinamikaren agerraldi ikusgarrian. Bertan nintzela gogoratu nuen munduko beste puntako leize-zulo hartan eskuak islatu zituztela duela milaka urte hango gizaki batzuek, auskalo zer adierazteko. Eta akordura etorri zitzaidan Fatimaren eskua gurtu izan dutela aspalditik, adibidez, sefardiek eta magrebtarrek;eta handik nahikoa urruti, eskua elkarri emanda hamaika tratu itxi izan direla geurean oso gutxira arte. Eta Bilboko esku horiek zer adierazten zuten galdetu zidanean lagun batek, esangura bat baino gehiago dutela erantzun nion.

Ez dakigu zer esan nahi duten Argentinako antzinako esku horiek. Ikertzaile batzuen iritziz, bertan bizi zen komunitatearen isla dira, baina beste batzuek bertan jazo zen sarraski handiaren lekuko direla diote.

Historiak erakusten digu errealitatea interpretatzeko modu bat baino gehiago dagoela, behin eta berriro kontrakoa esaten zaigun arren. Alferrik dela, alegia, herri baten isla dena azalpen bakarrera lerratzea.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120