Talaieroa

‘Eguna’ gure oroimenean bizi da

Erramun Osa - Martes, 13 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:02h

Erramun Osa

Erramun Osa

Galería Noticia

Erramun Osa

Batzuentzat garrantzitsuena ez da nondik gatozen jakitea, nora joan nahi dugun irudikatzea baizik. Niretzako, ordea, bi-biak dira garrantzi handikoak. Iraganean egin dugun bideak hona ekarri gaituelako... eta gaur finkatzen eta ereiten dugunak biharko gizartea hezurmamitzera, Euskal Herria eraikitzera eramango gaituelako. Duela 100 urte, XIX. mendearen azken zatian EAJ alderdiaren sorrera ekarriko zuen mugimendu politikoak botere politikoa eskuratu zuen Bizkaian, historian lehenbiziko aldiz. Horren ondoren, bestelako herri-erakundeak etorriko ziren... diktadura batek eginahal horiek itoarazi zituen arte. Baina ez zuen agintea hartu egonean egoteko, lehenago gizartearen eremu desberdinetan egiten ari zen lana indartzeko baizik.

Ramón de la Sotak, besteak beste, Bizkaiko Diputazioa biziberritzea;euskara noranahikoa bilakatzeko, normalizatzea;euskal kultura suspertzea;1839an galduriko autogobernua berreskuratzea bilatzen zituen. Zeregin horretan lurraldeko herri-erakunderik indartsuenaren kemena jarri zuen... alfabetatzea sustatu eta Herri ardatz batetik auzo-eskolen sarea ahalbidetu;XIX. mendean zehar Euskararen Akademia bat sor-tzeko eginiko proposamenak gomutan -bereziki, 1886. urtean Abadiak eta Rotaetxek-, zenbait diputatu jeltzalek Euskaltzaindia sortzeko egitasmoa aurkeztu zuten Bizkaiko Diputazioan, 1918ko urtarrilaren 25ean. Hots, Oñatiko bilkura baino hilabete batzuk lehenago;euskal lurraldeen artean, bereziki Hego Euskal Herrikoen artean, batasuna eta autonomia lortzeko lanean jardun zuen eta abar. Beraz, herri proiektu berritzaile bat zetorren Ramón de la Sotaren eta honen atzealdean zegoen mugimendu politikoaren eskutik.

Mugimendu horrek segida izan zuen diktaduraren aurretik, iraun bitartean zein ostean ere. Egitasmo politiko horri zor zaizkio 1936ko Euskadiren Autonomia Estatutua, lehenengo Eusko Jaurlaritza... bai eta euskaraz osorik argitaraturiko lehenengo egunkaria ere, Eguna... Gaurko egunez, 1937ko ekainaren 13an, frankistek euskal lurraldeak ia osorik mendean hartua zutela, frontea amilduta zegoela eta Bilboren ateetan zeudela azken alea argitara eman zuen egunerokoa. Egunkari honen atzealdean zeuden idazle esanguratsuak, horietako asko gazteak, diktaduraren garai zailetan euskarari eta euskal kulturari eusten saiatu zirenak. Besteak beste, horiei esker gara! Bizi gara!

Guztiek izan zuten gogoan Sabino Aranak Hendaian, 1901eko irailaren 16an euskara biziberritzeko azpimarratu zituenak: “Bere lurraldearen barruan bizitzarako beharrezko egitea, lagunarte handian zein txikian, eta, beharrizan horiek beroriek asebetetzeko gai bilakaraztea”. Egun, gauzak are errazago egiteko baliabideak ditugunean komeni da ilusioa, konpromisoa eta kemena ez besterik izan zituztenak gogoan izatea, gaurko eta bihar-etziko asmoen indargarri!

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Talaieroa

ir a Talaieroa »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120