Bilbotarrak pozik daude hiriaren bilakaeraz eta Bilbo hiri garbia, segurua eta solidarioa dela uste dute

Guggenheim Museoa, Zazpi Kaleak eta Abandoibarrako pasealekua, turismoaren erakargarri nagusiak

DEIA - 2017(e)ko ekainaren 13a, asteartea - 12:30etan eguneratua

Gente por Bilbao.

Galería Noticia

Gente por Bilbao.

Bilboko Udalak, GIZAKER SL enpresaren bitartez, udal kudeaketaren ikuspegi sozialari buruzko azterlan bat landu du, 2015-2019 agintaldiaren erdialdearekin bat eginez.

BILBO. Landa-ikerketa telefonoz egin zen 1.000 pertsonarekin hitz eginez, maiatzaren 29tik ekainaren 2ra bitarteko astean. Lanean, udalerriaz eta Udalaren proiektu eta zerbitzuez dagoen irudia aztertu da, baita udal kudeaketari buruz eta Bilboko alderdi eta buruzagi politikoei buruz dagoen ezagutza eta balorazioa ere. Horrekin batera, botoaren bilakaera arakatu da, baldin eta hauteskundeak orain deituko balira.

BILBORI BURUZKO IRUDI BIKAINA ETA BILBOTARRA IZATEAREN HARROTASUN SENTIMENDU HANDIA

Inkestatutako bilbotarrek 8,56 puntuko balorazioa eman diote hiriari, bizitzeko lekutzat eskaintzen duen gogobetetze-mailari dagokionez, eta % 90,9 harro dago bilbotarra izateaz. Bilbo hiri ireki, praktiko eta erakargarritzat jotzen da, eta % 87,9k hoberanzko bilakaera duela uste du. Balorazio hau barruti guzti-guztietan jaso da.

Nahiz eta 3tik 1ek hirian garrantzizko arazorik ez dagoela uste duen, langabezia, trafikoa eta aparkalekuak dira arazo nagusiak;beharrizan nagusiak, aldiz, honako hauek: lana, auzoetako inplikazioa eta Udalaren eta herritarren arteko komunikazioa.

KALIFIKAZIO HANDIA MUGIKORTASUNARI, GARBITASUNARI, SEGURTASUNARI ETA ELKARTASUNARI

Hirirako etorkizuneko proiektuak gauzatzeko premiaz galdetuta, herritarrek oso kalifikazio altuak eman dizkiete Termibuseko geltoki berriari, FEVEren trenbidea Zorrotzan lurperatzeko asmoari, Abiadura Handiko Trena lur azpitik sartzeko proiektuari, Zorrozaurreko irlari eta Euskal Museoari.

Udal zerbitzu nagusiek ere nabarmentzeko moduko kalifikazio onak izan dituzte, hurrenkera honexetan: garraio publikoa, kultura, obrak eta zerbitzuak, kirola, herritarren segurtasuna eta gizarte-zerbitzuak.

Bilbotarren balorazio ona jaso duten alderdiei dagokionez, mugikortasuna, garbitasuna, segurtasuna eta elkartasuna nabarmen daitezke, eta horien atzetik, aukera-berdintasuna eta enplegua eta aberastasuna sortzeko gaitasuna.

Bilbo hiri garbi eta segurua ote den galdetuta, % 84,3k baietz erantzun du. Txostenaren arabera, Bilbo hiri erakargarria da turismoarentzat, eta hiru erakargarri hauek nabarmendu ditu bereziki: Guggenheim Museoa, Zazpi Kaleak eta Abandoibarrako pasealekua.

Auzoei erreparatuta, bilbotarrek lehentasunezko jarrera eskatu dute Zorrotza, San Frantzisko eta Otxarkoaga auzoetarako, eta ondoren Errekaldeberri auzorako. Auzoetako gatazkei dagokienez, ia erdiak horrelakorik ez dagoela dioen arren, Ollerietako Pitxis taldearekin eta Zorrotzako Landa auzoaren egoerarekin lotutakoak dira gehien nabarmendu eta Udalaren irmotasunik handiena behar dutenak, behar bezala kudeatu ahal izateko.

8 BARRUTIEK KALIFIKAZIO ONA EMAN DIOTE UDALAREN KUDEAKETARI

Bilbotarrek irudi ona dute Udalak egindako jardueraz, eta hamarretik 6,86ko kalifikazioa ematen diote. Balorazio positibo hau Bilboko barruti guzti-guztietan jaso da.

Hartara, 6,69ko kalifikazioa eman diote Udaleko egungo kudeatzaileen lanari, eta hirigintza, garbitasuna eta Hiria eraberritzeko lanen inguruko jarduketak dira baloraziorik positiboenak lortu dituztenak. Bestetik, inkestatuen erdiek baino gehiagok ezer negatiborik ez dagoela dioten arren, auzoetako inplikazioa da, haien ustez, hobetu beharreko alderdirik negatiboena.

BURUZAGI ETA ALDERDI POLITIKOEI BURUZKO BALORAZIOA

Inkestatutakoen % 74k EAJ-PNVren eta PSE-EEren arteko koalizio-gobernua aintzat hartu eta 6,55 puntuko kalifikazioa eman dio.

Alderdi politikoen artean, Goazen Bilbao eta Alderdi Popularra dira jardunean gutxiegiko kalifikazioa atera duten bakarrak. Era berean, EAJ-PNVri Bilboren interesak gehien defendatzen dituen alderdi gisa emandako balorazioa nabarmen daiteke.

Ikerketan, bilbotarrek buruzagi politikoez duten ezagutza eta balorazioari buruzko fitxa bat ere sartu da, eta horren arabera, Iñigo Urkullu Lehendakaria bilbotarren % 92,4k ezagutzen du eta 6,8 puntuko balorazioa ematen dio egindako lan eta kudeaketagatik;eta Bizkaiko Ahaldun Nagusia herritarren % 58,7k ezagutzen du, 6,3 puntuko balorazioaz.

Bilboko Udaleko buruzagiei dagokienez:

  •   Juan Mari Aburto Alkatea (EAJ-PNV) biztanleen % 91,3k ezagutzen du eta 6,8 puntuko balorazioa ematen dio egindako lan eta kudeaketagatik.
  •   Alfonso Gil (PSE-EE) biztanleen % 42,4k ezagutzen du, 5,5 puntuko balorazioaz.
  •   Aitziber Ibaibarriaga (EH Bildu) biztanleen % 35,9k ezagutzen du, 6,2 punturekin.
  •   Luis Eguiluz (PP) biztanleen % 32,35ek ezagutzen du, 4,7 punturekin.
  •   Carmen Muñoz (Udalberri) biztanleen % 14,8k ezagutzen du, 5,3 punturekin.
  •   Shamir Ladou (Goazen) biztanleen % 13k ezagutzen du, 4,6 punturekin.


Bilboko herritarrek 6,93ko balorazioa eman diote Aburto Alkatearen lanari, eta 7 puntutik gorako kalifikazioak ere esleitu dizkiote, bilbotarren interesak defendatzen dituen Alkate zintzo eta hurbila den aldetik.

Azkenik, azterlan soziologikoak 2015eko Udal Hauteskundeetan bozkatutako alderdiekiko gogobetetze-mailaz eta boto-fideltasunaz buruz galdetu du, eta hauteskundeak oraintxe bertan deituko balira, zera ondorioztatu da:

  •   EAJ-PNVk boto-aurreikuspena gehituko luke, % 44ko boto-asmoa lortuz;EH Bilduk duela bi urte lortutako emaitza bertsua izango luke, % 14,2, eta PSE-Eek ere berdintsua, % 12,9. Gainerako alderdiek behera egingo lukete, eta horrenbestez, PPk % 10,2ko boto-asmoa izango luke, Udalberrik % 7,35ekoa eta Goazenek % 6koa.


Portzentaje horien arabera, eta Udalbatzarrak 29 eserleku dituela eta gehiengo osoa izateko 15 zinegotzi izan behar direla kontuan izanda:

  •   EAJ-PNV 13 zinegotzi izatetik 14 zinegotzi izatera igaroko litzateke.
  •   EH Bilduk eta PSE-EEk 4 zinegotzi izango lituzkete, orain bezala.
  •   PPk zinegotzi bat galduko luke, 4tik 3ra igaroz.
  •   Udalberrik eta Goazenek 2na zinegotzi izango lituzkete, orain bezala.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120