EGUNAren 80. urteurrena dela eta

"Hermes" aldizkariaren zenbaki bereziaren aurkezpena

Deiak, Bilboko Udalak, Euskaltzaindiak, EuskalPen Klubak, eta Sabino Arana Fundazioak laguntza eman dute Eguna gogoratzeko ekitaldiak egiteko

D.D. - 2017(e)ko ekainaren 12a, astelehena - 12:23etan eguneratua

"Hermes"aldizkariaren zenbaki bereziaren aurkezpena.

"Hermes"aldizkariaren zenbaki bereziaren aurkezpena.

Galería Noticia

"Hermes"aldizkariaren zenbaki bereziaren aurkezpena.

Eguna euskara hutsean idatzitako lehen egunkariaren sorreraren 80. urteurrena dela eta, zenbait omenaldi egiten ari dira. Horien artean, Hermes aldizkariaren azken zenbakia aldizkari historiko horri buruzkoa izango da eta bihar, ekainak 13, argitaratuko da, Egunaren azken zenbakia argitaratu zen egun berean. Duela 80 urte izan zen hori, Francoren tropek Bilbo okupatu baino egun batzuk lehenago.

BILBO. Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Jose Antonio Rodríguez Ranz “Hermes” pentsamendu eta historiako aldizkariaren zuzendariak Euskaltzaindiako egoitzan aurkeztu dute gaur Eguna aldizkari buruzko Hermes aldizkariaren zenbaki berezi hau.

Egunaaldizkariaren sorrera gogoratzeko ekitaldiak otsailean hasi ziren, Bilboko Posta kalean oroigarria jarri zenean egunkaria sortu zeneko atarian. Ondoren, “Euskal prentsaren hastapena, orain eta geroaE jardunaldia egin zen. Jardunaldi horretan, aldizkari euskaldunaren ibilbide labur bezain trinkoa aztertu zuten, baita euskarazko prentsan gaurdaino izan duen eragina ere.

Hain zuzen ere, Hermes aldizkariaren zenbaki berezi honetan, jardunaldi hartan aurkeztu ziren hitzaldiak eta hausnarketak jaso dira, beste ekarpen batzuekin batera. Argitalpen honekin amaituko dira Eguna aldizkariaren 80. urteurrena gogoratzeko ekitaldiak.

Hermesen 56. zenbakian, lan hauek aurkituko ditugu:

Luis Alberto Aranbarri “Amatiño”: “EGUNA astekariaren eredua”.

Joan Mari Torrealdai: “1937ko EGUNAren urteurrena. Egunkariaren aldarria. Euskal kazetaritzan (1976-1986). Zertzeladak”.

Joseba Agirreazkuenaga: “Egunaren sorrera (1937), euskaldunon kontakizunean: Ezina egina”.

Xabier Altzibar: “EGUNA egunkaria (1937): Zer dakigu idazleez?”.

Mahai inguruari buruzko Urtzi Urrutikoetxearen kronika ere jaso da. Hauek izan ziren partaideak: Idurre Eskisabel (kazetaria eta EHUko irakaslea), Jabi Onaindia (Bizkaia Irratia irratiko zuzendaria), Odile Kruzeta (EiTBRadios-eko zuzendaria) eta Iñaki Mendizabal (Euskaltzaindiako Komunikazio arduraduna).

Era berean, Martxelo Otamendi Berria egunkariko zuzendariak Juan Mª Aburto Bilboko Alkateari egindako elkarrizketa jaso da eta BilbaoArte-ko lau artista gazteren lankidetza artistikoa izan du 56. zenbaki honek: Elisabeth Pérez Fernández, Ruth Juan, Juan Malc Aitor Arakistain dira.

2000 ale inguru argitaratuko dira. Ohiko banaketaz gain, Bilboko Udalaren Liburutegien sarean eta liburutegietan ere egongo da eskuragarri, bilbotarrek EGUNAri buruzko aldizkari monografikoa kontsultatzeko moduan izan dezaten.

"EGUNA"-REN HISTORIA

1936. urtea amaitzen ari zela eta azken Gerra Zibilean bete-betean sartuta, faxismoaren tropek aurrera egiten zutela Bizkaia setiaturik zegoela, Bilbon euskara hutsez egunkari bat argitaratzeko ekimena sortu zen.

1937ko urtarrilaren 1ean, Bilboko Posta kaleko 17an, sortu zuten Eguna, euskara hutsean idatzitako lehen egunkaria. Euskarazko lehen egunkariak 1937ko ekainaren 13ra arte iraun zuen;hau da, tropa frankistek uria hartu zuten arte.

Kazetariak euskaltzale gazteak ziren. Gehienak 25 urtetik beherakoak. Gerra-garaia zen, batez ere, 1937ko martxoaren 31tik aurrera, orduantxe hasi baitzen Euskadi autonomoaren kontrako azken erasoa. Zabalkunderik handiena 10.000 alekoa izan zen.

Euskarazko beste aldizkari batzuk aitzindari izanda, errepublika garaian euskarazko aldizkari bat argitaratzeko ahaleginak egin zituzten hainbat intelektualek;horietako bat José María Agirre “Xabier Lizardi” izan zen.

Era berean, “Euzkadi” egunkariko euskarazko orria, arduraduna Esteban de Urkiaga “Lauaxeta” zuena, ere argitaratzen zen. Bada, inguruabar horietan, idazle gazte eta beterano talde bat Eguna aldizkariaren inguruan elkartu zen eta sei hilabetez bakarrik argitaratu bazen ere, erakutsi zuten egoerak egoera, Bilboko gainerako prentsaren bestekoa bazela.

Eguna egunkaria, “Euzkadi” egunkaria bezala, abertzalea zen eta Sabino Aranaren “JEL” goiburua izan zuen azpi-izenburu.

Eguna egunkaria 1937ko urtarrilaren 1etik 1937ko ekainaren 13ra arte argitaratu zuten;guztira, 139 zenbaki kaleratuta, euskara hutsezko egunkari bat egon zitekeela erakutsi zuen.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120