URTERO BEZELA

Bilbao Kirolak erakundeak kiroletako eskaintza zabala prestatu du udarako

Igeiketa, padela, zumbing, tenisa, pilates, spin bike, aerobica, mantentze-gimnasia eta combigym izango dira

d.d. - 2017(e)ko ekainaren 12a, astelehena - 11:18etan eguneratua

Bilbao Kirolak erakundeak kiroletako eskaintza zabala prestatu du udarako.

Bilbao Kirolak erakundeak kiroletako eskaintza zabala prestatu du udarako.

Galería Noticia

Bilbao Kirolak erakundeak kiroletako eskaintza zabala prestatu du udarako.

Bilboko Udalak, Bilbao Kirolak erakundearen bidez, kirol jardueren programa betea prestatu du aurtengo udaldirako. Izan ere, denboraldia ekainaren 10ean hasi da eta irailaren 10ean amaituko da. Ekainean, uztailean eta abuztuan, Artxanda, Errekalde eta Txurdinagako kanpoko igerilekuak 10:00etatik 21:00etara egongo dira zabalik, eta irailean 20:00etan itxiko dute. Beste alde batetik, 12 urtetik beherako umeek ez dute heldu batekin sartu beharko.

BILBO. Urtero bezala, Bilbao Kirolak erakundeak 10 sarrerako bonoa eskaintzen die erabiltzaileei. Helduek 36,05 euro eta umeek 18,05 euro ordainduko dute. Uztailaren 16ra arte kiroldegietan salgai dauden bono horiek, ohiko sarrera baino % 25 merkeagoak dira. Bilbao Kirolakek kontrol sistema bat dauka solarium eta igerilekuetara sartzen direnentzat. Gaur egun, Bilboko kanpoko igerilekuetan 6.164 plaza daude, guztira (2.926 Txurdinagan, 1.710 Artxandan eta 1.528 Errekalden).

2017KO ZERBITZUEN ARAUDIA

Bilbao Kirolak-eko 2017ko Zerbitzuen Araudian, nobedade nagusi moduan jaso du ez dela nahitaezkoa izango bainu-txanoa erabiltzea udan bere kanpoko igerilekuetan. Araudian sartutako aldaketa horrek eragina izango luke, hortaz, Artxandako, Errekaldeko eta Txurdinagako estali gabeko igerilekuetan. Hiru instalazio horietan toplessean hartu daiteke eguzkia edo bainua.

Udalaren igerilekuetan bainu-txanoa erabiltzea ez da derrigorrezkoa izango buruan ilerik ez duten pertsonentzat (burusoilak edo kaskamotzak). Bainurako arropa egokia nahitaezkoa izango da kasu guztietan.

Udalaren igerilekuen erabilerari buruzko gainerako artikuluetan, honako hauek daude debekatuta:

• Ukipen zuzenaren bitartez edo zeharka, uraren bitartez eta/edo osagai pasiboen bitartez (esaterako, kortxo ilarak edo igeriketa taulak), kutsatzen diren gaixotasunak dituzten pertsonak bainurako gunera sartzea.

• Bainu-gunera kaleko arropekin edo oinetakoekin sartzea.

• Hondakinak uztea instalazioaren barruan.

• Korrika egitea bainu-galan.

• Ur barruan zein kanpoan bizikidetza kaltetu dezaketen joko edo jarduerak egitea. • Baltsak, baloiak, koltxonetak eta bestelako objektu pneumatikoak erabiltzea.

• Jatea eta edatea, horretarako dauden lekuetan izan ezik, eta erretzea, barruti osoan. • Beirazko objektuak edo ebakitzen duten objektuak sartzea.

• 12 urtetik beherakoak igerilekuetara sartu ahal izango dira, heldu batekin badaude, eta hark izango du haien erantzukizuna. Heldu batek, gehienera ere, 5 adin txikiko eduki ahal izango ditu bere kargura. 7 urtetik beherako umeek ere adinez nagusia den arduradun batekin joan behar dute. Adinak urteroko urtarrilaren 1ean betetakotzat hartuko dira.

2017ko Araudi osoa helbide honetan ikus daiteke: hemen

UDALAREN BESTE KIROL ESKAINTZA BATZUK

Kanpoko igerilekuez gainera, Bilboko Udalaren Kirol Institutuak eskaintza berezia dauka udako fitness programan: udako bonoak prezio murriztuan eskuratzeko aukera. Eskaintza horretan, hiru hilabeteko inskripzioan hilabete biko kuota ordaintzen da. Abonatuek izena emateko epea ekainaren 24an bukatuko da eta ez abonatuek ekainaren 26ra arte daukate.

Aurtengo udarako, Bilbao Kirolak erakundeak aretoko jarduerak (padela, pilates, zumbing, spin bike, kaloriak erretzekoa, aerobica, mantentze-gimnasia, stretching, gimnasia erritmikoa, combigym, padel fitness eta tenisa) eta uretako ikastaroak eskaintzen ditu (aquafitness, aquamix, igeriketa, haurdunen igeriketa, erditze ondoko igeriketa, umeen igeriketa, umetxoen igeriketa) kiroldegietan.

Udan antolatutako ikastaroetan parte hartu eta izena eman nahi dutenek Bilbao Kirolak erakundearen webgunean (www.bilbaokirolak.eus) edo kiroldegietako ohiko salmenta puntuetan egin dezakete.

Udako fitness ikastaroetan izena emateko (uztaila, abuztua eta iraila)

-Abonatuak: ekainaren 24a

-Ez abonatuak: ekainaren 26a

Uztaileko aretoko ikastaroetan eta uretako ikastaroetan izena emateko:

-Abonatuak: ekainaren 24a

-Ez abonatuak: ekainaren 26a

Iraileko aretoko ikastaroetan eta uretako ikastaroetan izena emateko:

-Abonatuak: ekainaren 24a

-Ez abonatuak: ekainaren 26a

BARRUKO IGERILEKUETAKO MANTENTZE-LANAK

Bilbao Kirolak erakundeak barruko igerilekuen eskaintzan handia dauka urte osoan eta udan modu programatuan zarratzen dira mantentze-lanak eta hobekuntza-lanak egiteko. Etenaldi horiek kiroldegi bakoitzak udan daukan eskariaren arabera egiten dira, eta kanpoko igerilekuak hartzen dira kontuan. (Taulan zehazten da noiz zarratzen den igerileku bakoitza.)

Bilbao Kirolak erakundeak gogorarazi nahi du Bilboko Aste Nagusiko barikuan, abuztuak 25, udalaren kirol instalazio guztiak zarratuko direla.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120