Zirrikituetatik begira

Eskuak beterik

Juanra. Madariaga - Domingo, 11 de Junio de 2017 - Actualizado a las 08:43h

MANTRA indar-berritzaileak izaten dira une ba-tzuk bizitzan. Azken asteak ohiko bizitokitik kanpo, urruneko herrialde batean pasatu ditut, eta han, eguneroko bizitza sinbolismoz betea egoten da. Ia iniziazio errito aszetikoa izaten da horrelako bidaia bat, kolorez, usainez eta espazio ezberdinetako dekoratuan gerta-tzen baita. Askotan izan naiz Nepalen. Katmandu da bere hiri kaotiko eta kutsatua. Bertan namasteka ibiltzen da jendea, hautsa tragatzen, ordurik gehienak pobreziarekin partekatzen, eta halarik ere, euren energia bitalari estoikoki atxikitzen diote. Herri noblea osatzen du Nepaleko populuak, hurbila, humanoa. Hiritik kanpo zaudela, laborarien eguneroko bizimoldeaz ohartzen zara, eta Himalaiako mendikateko jaikoak lagun, bai eta altura jaten duzun heinean errito erlijioso eta bizimodu are sinpleagoez ere. Arroza elikagaiaren potentzialitatea eta misterioa nekez baloratzen da. Eguneroko jakia da bertan, besterik ez dute, eta dal-bhat (arroza, dilista sopa eta barazki apurra) platerarekin aurre egiten diote egunerokotasunari.

Gu mendira joan gara. Han, mendiak espazialak dira, neurritik kanpokoak, altuegiak beti. Baina bidean denetarik topatu dugu. Ume asko, batzuk tranpatiak, berba-lapikoak, zikinak, oso zikinak, barrabasak, alaiak eta tristeak, eta irribarrea askatzen ez zutenak. Muna izeneko neskatila oroimenean grabaturik gelditu zitzaidan. Sagarra oparitu nion eta begiek dirdira egin zioten tristeziazko makillajea zuen arren. Pemba monjearekin izan nintzen, Om Mani Padme Hum otoitz betierekoaren esanahi filosofikoaz berbetan. Ez nion tutik ere ulertu, betidanik hangoa banintz bezala lasai asko tibetarrez aritu baitzen nirekin. Mendi garaiz eta elurrez beteriko panorama hartan ere naturak eskrupulurik gabeko erakustaldiak egiten ditu. Txori ederrak ikusi ditugu, tximeleta beltz-more handiak, inoizkorik handienak, gaueko lukiaren oinatz isilak, eperren kantu errepikakorrak;elurraren amarrua eta bere elur-jauzi ikaragarriak, eguraldi txarrarekiko inpotentzia. Mendira joan gara eta ezin izan dugu igo, baina eskuak beterik ekarri ditugu.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120