Bilboko Udalak Picassoren "Guernica" interpretatu du 1937ko bonbardaketa errepikatzen duen instalazio eskultoriko batekin

DEIA - 2017(e)ko ekainaren 11a, igandea - 18:12etan eguneratua

El alcalde de Bilbao, Juan María Aburto, durante la presentación hoy de la obra "Iluminando El Gernika".

(EFE)

Galería Noticia

El alcalde de Bilbao, Juan María Aburto, durante la presentación hoy de la obra "Iluminando El Gernika".

Bilboko Udalak proiektu hau garatu du Gernikak bizi zuen tragediaren 80. urteurrena gogoratzeko. Bertan parte hartu dute erasotik bizirik atera ziren pertsona bik eta gertatu zena beste modu batera jakin duen umeek.

BILBO. Gerra Zibilaren hasieraren 80. Urteurrenean, Bilboko Udalak zenbait ekitaldi antolatu ditu Euskadin izan ziren 500 bonbardaketa baino gehiago gogoratzeko. Pablo Picassoren “Guernica” lana euskal herritarrei egindako bereizketako bako erasoen aurrean protesta egiteko sinbolorik handienetako bat da eta, hori dela-eta, Bilboko Udalak gertaera historiko hori gogorarazi nahi izan du, gogoan geldituko den proiektu bat eginez: “Iluminando el Gernika”. Instalazio eskultorikoa eta sentsoriala da eta gaur arratsaldean Arriaga antzokiko plazan instalatu da.

Bere aldean, gaur goizean, Euskal Museoan, Juan Mari Aburto Alkateak eta Nekane Alonso Kultura zinegotziak Elisabeth Pérez ilustratzailearen lanaren garapena ikustera joan dira. Artistak eta Bilboko zenbait ikastetxetako umeek Picassoren koadroa interpretatu eta beren bertsioa egin dute.

ILUMINANDO EL GERNIKA

Elisabeth Pérez artistak egindako prozesutik sortu da pieza eta egurrez eta metakrilatoz egindako eskultura bat da;barruan programatutako argidun kubo bat dago. Egitura herri baten biziraupenaren eta memoriaren ikurra da eta argiz margotuko du Arriaga antzokiaren espazio. Argi horrek, iluntzean, Gernikak 1937ko apirilaren 26an bizi zituen erasoen intentsitateak kopiatu ditu.

“Iluminando el Gernika”, azaltzen du ilustratzaileak, “historiaren sakonera heldu nahi duen proiektua da eta apirilaren 26 hartako benetako gertaerak belaunaldi desberdinen artean transmititzea du helburu. “ARGIA / DENBORA / HISTORIA / BABESLEKUA”. Umeek jakin behar dute zer ari diren marrazten eta datozen belaunaldiei kontatu behar diete 80 urteren ostean norbaitek kontatu zietela Gernikan gertatu zena.”

BELAUNALDIEN ARTEKO JARDUERA

Umeez gain, proiektu honetako protagonista izan dira 2017an BilbaoArteko bekaduna izan den María Altuna eta bere izekoa, Begoña Elizondo, erasorik bizirik atera zena. Berak kontatu die bertaratuei Gernikan tragediaren erdian gertatu zitzaiona eta gero Berrizen errefuxiatu zela. Igor Idoeta eta bere ama Gloria Irazabalen testigantzak ere izan dira. Gloriak Munitibarreko bere etxetik alde egin eta egurrezko babesleku batera joan behar izan zuen bost neba-arrebekin eta amarekin, hegazkinen mehatxupean. Begoña eta Mariak piztu dute artelana eta ikusleak 1937ra eraman dituzte, Aitor Cabrito ingeniari bilbotarrak programatutako argiztapenaren bidez.

Bilboko Udalak memoria historikoaren garrantzia azpimarratu nahi izan du lan hau ekoiztean, Gernikako bonbardaketaren historia gazteei transmitituz.

HEZKUNTZA SAIOA ARTE EDERREN MUSEOAN

Umeek artelanaren gainean margotu baino lehen, hezkuntza saio batean hartu dute parte Bilboko Arte Ederren Museoan. Gernikan 1937ko apirilaren 26an izan zen bonbardaketaren historia azaldu diete, gertakari historikoak landu dituzte eta bizirik atera ziren pertsonen lekukotzak proiektatu dituzte. Umeen talde horretan haietako baten ilobak daude. Ideia da Gloria eta Begoñaren historia partikularrekin historia orokorra interpretatzea.

Lekukotzez gainera, proiektuaren prozesu osoa grabatu egin da eta gaur goizean proiektatu da Euskal Museoan, belaunaldi guztietako ikusleek uler dezaten piezak sinbolizatzen duena eta zelan egin den.

Proiektu osoarekin film bat egingo du Arriguri taldeak, euskal artista plastikoen talde batek osatutako zine ekoiztetxea;bertan dago Hasier Goikolea. Proiektua bukatzen denean, Bilboko Udalak bere webgunean eta sare sozialetan zabalduko du dokumental osoa.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120