Zirrikituetatik begira

Kontsul bi

Juanjo Olasagarre - Sábado, 10 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:02h

EDO marikoi bi, modu zuzenagoan esateko. Horietako baten heriotzak zuzenean-zuzenean itaundu nau “basco” eta marikoi naizen aldetik. Basco jatorrikoa eta Katalunian jaioa izanik, zergatik egin zion uko bi identitate horiei Juan Goytisolok? Espainiar identitatea ukatzea, iraultzea eta eraldatzea izan du bizitza -eta literatur- proiektuaren ardatz, Americo Castroren tesia bere eginik, espainiartasunerako morisko eta juduen adarra aldarrikatuz? Baskook morisko eta juduen ukazioaren gainean, kristau zaharraren mitoa bide, esaterako, eraikitako espainiartasun identitatea bakar, monolotiko eta unibertsal (ja) hori sortzen lagundu genuelako egin zion uko Goytisolok identitate baskoari? Non uzten ditu horrek identitate hori eta bere bi proiektuak: independen-tzia eta Nazio Forala (ze inbentu exkaxa, faborez!)? Nafarroako Erresuman lau urte beranduago gauzaturiko juduen kanporatzeak non uzten du euskal nazionalismoak aldarrikatzen duen Nafarroako Erresumaren gainean eraikitako identitatea?

Bitxia da Juan Goytisoloren homosexualitaterako ibilbidea, zeina erabiltzen baitu proiektu literarioaren oinarri gisa. Espainiartasun, eta oraingoan europartasun, ardatz aratz eta garbi hori erasotzera sartzen dira atzeko atetik musulmanak, afrikarrak, pobreak, siriarrak, turkoak, eta identitate zuri, katoliko eta eskuindarra ernaldu egiten dute. Literalki: langile klaseko amorante tangerdarrak erasotu eta atzeko atetik sartzen zaionean argituko zaio ia estasi mistikoan idazleari proiektu literario horren ardatza.

Señoritokeriari, oso familia onekoa zen Juan Goytisolo, espainiartasunari -baskoa eta katalana horren partetzat zituen-, eta heterosexualitateari ihes egiteko bidea izan zuen langile klaseko gizonkote magrebtar eta turkoekiko zaletasuna.

Genet, beste kontsul marikoia ez bezala, zeina lunpenetik abiaturik Pariseko giro literarioak konkistatu baitzituen lapur izateaz mistika eginez. Goytisoloren keinua intelektualegia egiten zait niri.

Goian beude biak Laracheco zimitorioan.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120