“EZTABAIDAK LITERATURAREKIN”

Bidebarrieta Kulturguneko egitaruak Martínez de Lezea eta José Luis Corral elkartuko ditu

Astearte honetako hitzordua José Luis Urrutia idazleak moderatuko du. Arratsaldeko 19:30ean hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, sarrera librearekin (Streaming-ez eskainiko da: www.kulturguneatb.eus)
   

DEIA - Viernes, 9 de Junio de 2017 - Actualizado a las 11:26h

Bidebarrieta

Bidebarrieta liburutegia. (DEIA)

Galería Noticia

Bidebarrieta

“Eztabaidak literaturarekin”, jende aurreko solasaldiaren bitartez literaturako zenbait figurarengana hurbiltzea proposatzen duen Bilboko Udalaren ekimenak, eleberri historikoaren bi maisu elkartuko ditu datorren asteartean, EKAINAREN 13an, José Luis Corral eta Toti Martínez de Lezea, euskal historiako pertsonaia batzuen inguruan dagoen literatura aztertzeko.

BILBAO. Topaketa arratsaldeko 19:30ean hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, eta sarrera librea izango da leku guztiak bete arte. “Eztabaidak literaturarekin” ekimenak saio honekin esango du agur irailera arte. Irailean berriro ekingo zaio programazioari, “Euskal kantak eta literatura” izeneko beste eztabaida batekin.

Aste honetako eztabaidaren izenburua “Una mirada literaria a personajes históricos vascos” da, eta José Luis Urrutia idazleak moderatuko du. Gonbidatutako idazle biei, literaturaren ikuspuntutik zenbait pertsonaia aztertzea proposatuko die, Eneko Enekonez erregea, Antso III. Handia, Nafarroako Blanca, Diego López de Haro, Juan Sebastian Elcano edo Loiolako Inazio.

José Luis Corral (Daroca, Zaragoza, 1957) egile aragoiarra Erdi Aroko Historia Katedraduna da Zaragozako Unibertsitatean. Denek aitortzen dute Espainiako eleberri historiko garaikideko “maisua” dela. Ikerketa historikoko hogeita hamar saiakera eta liburu eta historiari buruzko 250 artikulu baino gehiago idatzi ditu nazioarte mailako aldizkari espezializatuetan. Beste batzuen artean, “El salón dorado” (1996), “El amuleto de bronce. La epopeya de Gengis Kan” (1998), “El invierno de la Corona. Pedro el Ceremonioso” (1999), “El Cid” (2000), “Trafalgar” (2001) edo “Fátima. El enigma de las apariciones” (2009) eleberriak argitaratu ditu. Gainera, “El corazón rojo” (1998) eta “Los tres amigos” (2009) umeentzako ipuinak ere idatzi ditu. Ohiko kolaboratzailea da zenbait komunikabidetan eta dibulgazio aldizkaritan, eta indusketa arkeologikoak egin ditu Erdi Aroko aztarnategietan.

Toti Martínez de Lezea (Gasteiz, 1949), bere aldetik, narratiba berriaren barruan eleberri historikoa lantzen duen idazle ezagunenetakoa eta azken urteetan genero horretan gehien irakurri den egileetakoa da. Idazteari buru belarri ekin aurretik itzulpengintzan aritu zen. 1983 eta 1992 artean bi antzerki talde sortu zituen, eta ikus-entzunezko ekoizpen lanetan aritu zen, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailerako programak zuzenduz eta eginez. Horrez gain, Euskal Telebistak eman dituen umeentzako eta gazteentzako saio asko sortu eta zuzendu ditu.

Datozen asteetan ikusiko du argia ‘NUR’ serieko lan berriak, “Nur y el viaje a Irlanda”. Horrez gain, “Los grafitis de mamá, ahora abuela” lana ere berrargitaratu egingo da, etxeko andrearen izaerari buruzko testua, ironiaz betetakoa, egunean jarrita eta irudi berriekin, eta orain denbora gutxi hil den Juanba Berasategik zuzendutako “Nur eta herensugearen tenplua / Nur y el templo del dragón” marrazki bizidun film luzea ikusteko aukera izango dugu.

2007ko urtarrilean “Eztabaidak literaturarekin” egitaraua martxan jarri zenetik, euskaraz zein gaztelaniaz idatzitako literaturaren esparru osoko 300 egile inguruk hartu dute parte ekimenean, eta 10.000 pertsona baino gehiago bertaratu dira. Gaur egun, duela hamarkada bat bezala, egitarauaren helburua literaturara hurbiltzeko eremua eskaintzea da, baina bestelako ikuspegi batetik, letrak eta beste zenbait diziplina lotuz, arkitektura, musika, bidaiak edo matematikak, besteak beste, edo literaturaren genero batean zentratuz, genero horretan sakonduz, topaketa bakoitzera gonbidatutako pertsonekin egindako jende aurreko solasaldiaren bitartez.

Hauek dira iaz, 2016. urtean, “Eztabaidak literaturarekin” egitarauan parte hartu zutenak: Martín Olmos eta Pablo Martínez Zarracina, David Safier eta Joaquín Berges, Laura Freixas eta Anna Caballé, Jon Alonso eta Jon Arretxe, Javier Reverte eta Luisa Etxenike, Xabier Gutiérrez eta Inés Ortega, Jasone Osoro eta Gotzon Barandiaran, Blanca Riestra eta Eider Rodríguez, Felipe Benítez Reyes eta Eduardo Mendicutti, eta Paco Etxeberria eta J. M. Mulet.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120