aurrekoan baino 59.344 gehiago

EAEko enpresek 926.599 kontratu sinatu zituzten 2016an, aurreko urtean baino %6,84 gehiago

284.497 pertsonaren lan mugikortasuna edo laneratzea ahalbidetu zen

EUROPA PRESS - 2017(e)ko ekainaren 9a, ostirala - 11:57etan eguneratua

La mitad de los contratos firmados en abril fueron de menos de tres meses.

(PIXABAY)

Galería Noticia

La mitad de los contratos firmados en abril fueron de menos de tres meses.

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enpresek 926.599 kontratu sinatu zituzten 2016. urtean, aurrekoan baino 59.344 gehiago, hau da, %6,84 gehiago. Horrela, 284.497 pertsonaren lan mugikortasuna edo laneratzea ahalbidetu zen, Lanbide Enpleguko Euskal Zerbitzuak egin duen 2016ko Kontratuen Balantzearen datuen arabera.

BILBO. Euskal lan merkatuaren 2016ko bilakaera positiboa, batez ere, ostalaritzan (2015ean baino 15.605 kontratu gehiago), administrazioko zereginetan (11.936) eta osasunean (9.632) antzeman zen. Aitzitik, komunikazioarekin eta higiezinen sektorearekin lotutako jardueretan kontratuen kopuruak behera egin zuen (887 eta 510 kontratu gutxiago, hurrenez hurren).

Borja Belandia Lanbideko zuzendari nagusiaren arabera, 2016an itxitako kontratazio guztietatik, 861.069 aldi baterakoak izan ziren, eta 65.530 mugagabeak. "Gainera, kontratu mugagabeak sinatu zituzten pertsonen %40,1ek denbora partzialean egin zuen eta, kasu askotan, borondatez kontra, ezin baitzuten lanaldi osoko lanik aurkitu", gaineratu du.

Azken urteetan ohikoa denez, 2016an kontratu kopuru gehien ekarri zuten lanbide profilak zerbitzuen sektorekoak izan ziren, bai kualifikazio graduren bat behar zuten kasuetan (23.220 kontratu), bai ez kualifikatuen kasuetan (22.948). Alde handia izan zen horien eta honako enplegu hauen artean: teknikari eta profesional zientifikoak (5.188), administrazioko langileak (4.939), industriaren postu kualifikatuak (2.291) eta laguntzako teknikari eta profesionalak (2.108). Kontrako aldean daude instalazio eta makinen operadoreak, jarduera horietan enpleguak behera egin baitzuen (aurreko urtean baino 1.601 pertsona gutxiago).

Lurraldeka, kontratazioaren %18,5 Arabako lanpostuetarako sinatu zen, %52,5 Bizkaiko lanpostuetarako eta gainerako %29 Gipuzkoako lanpostuetarako. Generoaren arabera, kontratu mugagabeen %7,2 gizonei zegozkien eta, %7,0 emakumeei.

Joan den urtean izandako hobekuntza ekonomikoak, kontratazioetan ez ezik, pertsonetan ere izan zituen ondorio positiboak, lan merkatuan sartu edo enplegua aldatu ahal izan zutelako. Bi kasuetakoren batean 284.497 pertsona izan ziren: 149.943 gizon eta 134.554 emakume. Guztira, aurreko urtean baino 11.681 pertsona gehiago izan ziren enpleguarekin.

ADINA

Kontratatutako pertsonen batez besteko adina 36,20 urte izan zen, eta pixka bat altuagoa izan zen gizonen artean (36,29 urte), emakumeen artean baino (36,10 urte). Gazteenek teknikarien taldeetan aurkitu zuten enplegua, bai goi mailako gradukoetan, bai laguntzaileenetan, eta zerbitzuetako langileen artean 35 urtetik beherako batez besteko adinarekin. Ordea, enpresetako zuzendaritza lanetarako, 40 urte beteta zituztenak kontratatu zituzten.

Denbora partzialean kontratatutakoak gainerakoak baino pixka bat gazteagoak izan ziren: batez besteko adina 35,42 urte izan zen (34,58 urte gizonetan eta 35,87 urte emakumeetan). Bestalde, kontratu mugagabearekin kontratatutako taldea helduagoa zen aldi baterako kontratuarekin kontratatutakoa baino, eta batez besteko adina lehen taldean 37,21 urte izan zen, eta bigarren taldekoa, 35,96 urte.

Azkenik, kontratatutako pertsonen %43,7k oinarrizko prestakuntza maila zeukan, gehienez Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza;%21,2k Batxilergoko ikasketak zituen, %16,7k lanbide prestakuntza, eta gainerako %17,5ek unibertsitateko ikasketak.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Economía

ir a Economía »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120