ZIKLO BEREZI BATEZ

Bilboko Udalak hasiera eman dio "Hiriaren asteari" udaletxerako doako bisita gidatuen

Hiriaren 717. urteurrena datorren astean izango da eta hainbat ekitaldi egingo dira herritar guztien partaidetzari zabalik.
 

DEIA - Viernes, 9 de Junio de 2017 - Actualizado a las 11:19h

Bilboko Udaletxea

Bilboko Udaletxea (DEIA)

Galería Noticia

Bilboko Udaletxea

Goizetako ohiko bisita gidatuez gain, hilaren 13tik 22ra 14 bisita gidatu berezi egingo dira arratsaldez;horietan parte hartzeko erreserba posta elektronikoz (reservasjunio@gmail.com) edo telefonoz (666262453) egin daiteke.

BILBAO. Bilboko Udalak hasiera emango dio “Hiriaren Astea” dela-eta antolatu diren ekitaldien programari. Duela gutxi 125 urte bete zituen Udaletxeko eraikin nagusira bisita gidatuen ziklo bereziak emango dio hasiera programari.

Guztira, doako 14 bisita egingo dira, ekainaren 13an, 14an, 15ean, 19an, 20an, 21ean eta 22an, arratsaldez, 17:30ean eta 19:00etan, euskaraz eta gaztelaniaz. Bisitaldi horiek goizetan egiten direnen osagarri izango dira.

Hiria fundatu zeneko 717. urteurreneko bisitaldi berezi hauen berezitasuna da Udaletxeko ate nagusian hasiko direla eta hortaz, Udaletxe barruko gela garrantzitsuenetarako ibilbidea handik abiatuko dela. Txanda bakoitzean, gehienez ere, 30 pertsona onartuko dira.

Doako bisitaldiotan parte hartzeko izena posta elektronikoz (reservasjunio@gmail.com) edo telefonoz (666262453) eman daiteke.

Ildo horretan, gogoratu Udaletxera ohiko bisitaldiak egiteko, "Hiriaren Astean” ere egingo dira-eta, udalaren webguneko “Ezagutu Udaletxea” ataleko formularioa erabil daitekeela.

“Ezagutu Udaletxea” ataleko edukiak eguneratu eta berritu dira eta gainera, nabigaziorako elementu berriak erabilita, ikustaldi birtuala egin daiteke Joaquin Rucobak diseinatutako eraikinak artearen eta arkitekturaren ikuspegitik duen aberastasuna ezagutzeko;google-ren street view teknologia erabilita prestatu da bisitaldi birtuala, baina arkitekturako elementuak, artearen aldekoak eta apaingarriak azaltzeko testuak ere sartu dira.

Sekzioa osatzeko, “Bilboko Udaletxea” argitalpen turistikoaren bertsio eguneratua, Bilboko Udalaren irudi historiko batzuk eta Bilbopedia Bilbori buruzko sareko entziklopediarako sarbidea daude.

Apirilaren 7an abian jarri zenetik hilabete bi igaro direnean, www.bilbao.eus webguneko atal honek 3.570 bisita izan ditu;formularioa beteta 103 bisitaldi gidatu adostu dira, 73 norbanakoentzat eta 30 taldeentzat.

Gainera, bisiten herenak baino gehiagok (zehatz esateko, 1.341), bisitaldi birtualera jo du. Hizkuntza kontuan hartzen badugu, bisitaldien % 91,4 gaztelaniaz egin da, % 5,9 euskaraz eta % 2,7 ingelesez.

“HIRIAREN ASTEA”

Aurten ere, Uriaren fundazioaren 717. urteurrena ospatzeko ekitaldiak antolatu ditu Bilboko Udalak, herritar guztientzat. Ekitaldi instituzionalak hauek izango dira:

  • Harrera Bizkaiko Gozogileen Gremioari (eguaztena, hilak 14). Tradizioari jarraituz, Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak eta Udal Korporazioko kideek harrera egingo diete Bizkaiko Gozogileen Gremiokoei eta hauek, ekitaldia gozatzeko, Bilbao Tartaren zatiak banatuko dituzte bertaratutakoen artean.
  • Bilboko bandera igotzea (eguena, hilak 15). Ekainaren 15ean, 717. urteurreneko egunean, Ernesto Erkoreka plazako erdiko lorategietan, Bilboko bandera igotzeko ekitaldia egingo da. Ekitaldi solemne hau jendaurrean izango da eta alkatea eta udalkideak buru izango dira.
  • Gau Zuria (zapatua, hilak 17). Aurten ere, Bilbao 700 Fundazioak zapatu gaua (hilak 17) gau magiko bihurtuko du: eraikin garrantzitsuak argiztatuta, argizko lorategiak edo hiru dimentsiotako irudi parte-hartzaileen jolasa;bilbotarrek uriko txokoak bestela ikusteko aukera paregabea izango dute.
  • Lore-eskaintza herritarra (domeka, hilak 18). Domekan, ekainak 18, azken ekitaldi instituzionala egingo da: urtero legez, lore-eskaintza hiriaren sortzaile On Diego Lopez Harokoaren eskulturaren aurrean, Plaza Biribilean. Udal Korporazioko kideak, Juan Mari Aburto Bilboko Alkatea buru dela, segizioan joango dira Plaza Biribilera, dantzari eta txistulariekin batera, eta han, musika eta dantzekin lagunduta, lore-eskaintza handia egingo dute. Herritarrei gonbidapena egingo zaie udalkideen segizioarekin batera joateko eta eskulturan loreak uzteko. Hiriko gizarte eta kultura-arloko, kiroletako eta arlo ekonomikoko zenbait ordezkari eta agintari izango dira bertan (Bilboko ospetsuak, merkataritzako eta ostalaritzako elkarteak…).

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120