eguraldia

Eguzkia eta beroa nagusi goizean eta txarrera arratsaldean

EUROPA PRESS - 2017(e)ko ekainaren 8a, osteguna - 11:00etan eguneratua

El fuerte calor registrado ayer sacó los bañadores del armario.

El fuerte calor acompañara a lo largo de la jornada de hoy.

Galería Noticia

El fuerte calor registrado ayer sacó los bañadores del armario.

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, ostegun honetan, ekainaren 8an, goizean eguzkia eta beroa nagusituko dira, baina arratsaldean txarrera egingo du.

BILBO. Goizean eguzkia izango da jaun eta jabe izango da eta hego haize bizia ibiliko da;horregatik tenperatura maximoek gora egingo dute nabarmen eta 30 gradu ingurukoak izango dira. Eguerdiko giro sargoriaren ostean, arratsaldean eguraldiak txarrera egingo du; hodeiak ugarituz joango dira eta han-hemenka zaparrada trumoitsuak lehertuko dira.

Gainera, ez da baztertzen zaparradak zenbait tokitan mardulak izatea eta txingorra egitea, bereziki ekialdean. Arratsaldea aurrera joan ahala haizea ipar-mendebaldera aldatuz joango da.

Hiriburuetan, Bilbon 16 gradu espero dira gutxienez eta 27 gehienez, Donostian 15 gutxienez eta 28 gehienez,Gasteizen 11 gutxienez eta 28 gehienez eta Iruñean 14 gutxienez eta 30 gehienez.

Itsasoan hegoaldeko haizea ibiliko da 3ko indarrarekin eta 4ko tarteekin, eta arratsaldean ipar-mendebaldera aldatuko da 4ko indarrarekin. Itsaso kizkurra eragingo du, eta arratsaldean itsaskia. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgora 15:00etan izango da, eta itsasbeherak 08:47an eta 21:08an. Uraren tenperatura 17 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120