Zirrikituetatik begira

Short time

Josu Torre - Jueves, 8 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:03h

Columnista Josu Torre

Galería Noticia

Columnista Josu Torre

HAUTSI da anphora izenburuaz idatzi du Urtzi U.k nonbait, Bilbo erdian, McDonald’s nazioarteko enpresa erraldoiak saltoki bat (denda?) ireki-tzeari buruzko iritzi zutabe bat. Ez naiz mamian ez ezik letra xehean erre barneratu, ideiarekin geratu naiz. Itxura denez Bizkaiko hiriburua izan delako bakanetarikoa, hiri moderno eta zibilizatuen artean, holakorik izan ez duena. Bilbotar ortodoxoenentzat, Coca-cola Txinan sartu zeneko besteko estanda izan ote dan nago, birgintasun motaren bat kendu bazioten bezala. Auskalo EEBBetan ere Txinan egin eta latetan sartuko freskagarririk edaten omen den edo Bilboko McDonald’s-en euskal labeldun txekor haragirik hoberenarekin egingo dituzten hamburgesak edo okela xehetuarekin egin ohi diren xerra horiek. Mendebaldeko kultura barneratzea edo maizago erabiltzen den globalizazioa ipiniko dugu holakoen errudun, ondo dakigulako geldiezina dela eta onurak ere mordo bat dakazekigulako berarekin.

Globalizazioaz batera zabaldu da, lehen Erta eta Hego Amerikan eta gero Espainian, hain hedatua den spanglish-a. Alegia, gazteleraz egitean, ingles hizkuntzako hitzak, hitzerdiek edo delakoak nahastea. Lehenbizikoz eta nabarmen Maiamiko puntan ezagutu nuen. Alderantzizkoa noski, ingelesez egitean gaztelerako berba asko erabiliz. Duela hamar urte -ondarrueraz- idatzitako blog baten ikusi dudanez, eukarainglis-a aurretiaz omen dago, edo behintzat, Gran Sol-era edota Ternuara joaten ziren euskal arrantzaleak egun ez ezik hilabeteetako mareak egiten zituztenez, Eskoziako porturen batean atrakatu eta “popi galdute putetxera bisitxa juti normala zan”, testu jatorraren esanean. Blog horrek bezala, neronek ere zalantzak ditut, umore edo aldarte onez euskal jator bezala daukagun hitz bat eskoziar haienetik ez ote datorren. Denboraz murritz eta diruz ere ez franko, omen zebiltzan mariñel hauek putetxe horietara osteratxoa egiteko eta, normala denez, emakume haiek “short time” (denbora laburra) eskaini ahal zioten eta fonetikoki hartuz arrantzaleok, beste kontu horri, “txortan egitea” jarri zioten.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120