eskubaloia

Askartza Claret eskolak Ander Manzanedoren eguna ospatu zuen

Askartza Claret ikastetxea Ander Manzanedo eskubaloiaren egunaaren edizio berria ospatu zuen eta Bizkaiko Klub Ugari izan ziren bertan

Miriam Rodriguezen erreportajea - 2017(e)ko ekainaren 8a, osteguna - 13:15etan eguneratua

Aurten, 31 kluben parte-hartzea izan da, guztira kategoria ezberdinetan.

Aurten, 31 kluben parte-hartzea izan da, guztira kategoria ezberdinetan. (Jose Sampedroren argazkia)

Galería Noticia

Aurten, 31 kluben parte-hartzea izan da, guztira kategoria ezberdinetan.

Eskolarteko eskubaloi finalak jokatu dira dagoeneko, baina ligako lehia alde batera uzteko unea heldu da oraingoan, talde ezberdinen artean ondo pasatzeko unea. Horregatik, eskubaloiari dedikatutako jaialdiak antolatu dira egunotan Muskizen eta Urdanetan adibidez, eta joan den asteburuan Askartzaren txanda izan zen. Ikastetxe leioztarrak Ander Manzanedo Eskubaloiaren Egunaren zortzigarren edizioa antolatu zuen.

Aurten 31 kluben parte-hartzea izan da, guztira kategoria ezberdinetako 102 klub izan direlarik, aurre-benjaminetatik hasi eta gazteen mailara bitarte. Barakaldo, Bilbao, Leioa, Ermua, Galdakao, Getxo, Gorliz, Portugalete, Plen-tzia, Bermeo, Loiu edo Urdulizeko taldeak bertaratu ziren Askartzara. Kantabriako taldeak ere etorri ziren, Castro edo Colindresetik kasu;baita Gipuzkoa eta Arabakoak ere, Usurbil eta Laudiotik adibidez. Horrela, 31 klub elkartu ziren: Alkartu, Arangoiti, Arteagabeitia, Askartza Claret, Bagatza, Barakaldo, Castro, Colindres, El Pilar, Errotabarri, Escolapios, Eskubaloi Txiki, Galdakao, Gaztelueta, Gorliz Uribe, Iruarteta, Jarrilleras, Laudio, Loiola Indautxu, Oion, Pagasarribide, Plentzia, Romo, Sagrado Corazón, San Adrián, Urdaibai, Urdaneta, Urduliz, Uribe Kosta, Usurbil eta Zuazo.

16 zelai prestatu ziren;8 zelai aurre-benjamin, benjamin eta kimuen kategorien eskubaloi txikia jokatzeko, eta beste 8 haur, kadete eta gazteen mailak 7 eskubaloian jokatzeko. 16 zelai horietan une oro jokatu ziren partidak;goiz osoan etenik egin gabe. Guztira 187 partida jokatu ziren, eta iraupen ezberdina izan zuten kategoriaren arabera: 30 minutuko partidak aurre-benjaminen kategoriatik kadeteen kategoriara bitarte;30 minutu neska gazteen kategorian, eta 20 minutuko bi zati mutil gazteen kategorian.

Partidak bukatutakoan zenbait zozketa egin ziren parte-hartzaile guztien artean;horien artean, nesken estatuko selekzioaren kamiseta bi, sei baloi eta Forestal Parkerako hamar sarrera-txartel.

Helburu nagusia da eskola mailako eskubaloiaren inguruko ekitaldi bat egitea, eskubaloia eta kluben arteko harremana sustatzea, kategoria guztietako kirolarien parte-hartzea bultzatzea (aurre-benjaminen kategoriatik kadete kategoriara bitarte), nesken eta mutilen taldeak elkartzea, eta, batez ere, kirolari, familia, entrenatzaile eta zaleen arteko elkarbizitzaz gozatzea. 16 urte daramate antolatzen eta beti izaten da ekainaren lehenengo larunbatean. Duela 8 urtetatik Ander Manzanedoren Eguna du izena, Askartzan trebatutako senior taldeko jokalari baten omenez. Bihotzeko malformazio baten ondorioz hil zen 26 urte zituela. Gainera, 2 zenbakia kendu dute bere omenez, hura baitzen Anderrek kamisetan zeraman zenbakia, eta senior taldeko kideek 2 beltz bat daramate kamiseten maukan.

Euria gorabehera, Askartzako eskubaloiaren zita ez zen oharkabean pasa une batez ere, ikastetxe leioztarrera bertaratu ziren haur guztien alaitasunak borobildu bai-tzuen jardunaldia. Kolore askotako uniformeak, baloiak edonon eta, batez ere, gol asko. Edozelan ere, oraindik geratzen da eskubaloian aritzeko gogoa, Bizkaiko klub ezberdinek kanpusak egingo baitituzte egunotan, kirolari etenik eman gabe.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Otros deportes

ir a Otros deportes »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120