Euskal Herriko Unibertsitatean

Ia 10.700 ikaslek Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa hasiko dute asteazkenean

EP - Martes, 6 de Junio de 2017 - Actualizado a las 12:07h

Imagen de la última edición de la selectividad celebrada en Euskadi.

Galería Noticia

Imagen de la última edición de la selectividad celebrada en Euskadi.

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) aurten Batxilergoa bukatu duten 9.994 ikaslek Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa egingo dute Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) asteazkenetik ostiralera, ekainaren 7tik 9ra.

BILBO. Goi mailako heziketa ziklo bat egin duten eta fase espezifikora besterik aurkeztuko ez diren beste 670 ikasle gehitu behar zaizkie Batxilergoko ikasleei, EHUk jakinarazi duenez.

Probak hiru egunetan zehar egingo dira eta bi fase izango ditu: sarbidea eta onarpena. Sarbide fasearen helburua da Batxilergoa amaitzean ikasleek graduko unibertsitate ikasketa ofizialak egin beharreko heldutasuna eta oinarrizko trebetasunak dituzten ala ez neurtzea. Bost azterketak osatuko dute: Euskara eta literatura, Gaztelania eta literatura, Espainiako historia, lehenengo atzerriko hizkuntza eta Batxilergoko 2. mailako modalitateko derrigorrezko gaia. Gai bakoitzak 0 eta 10 bitarteko nota jasoko du, eta fase honetan gehienez 10 atera daiteke.

Batxilergoko notaren eta fase orokorreko kalifikazioaren artean egindako batez besteko nota haztatuan (%60 Batxilergoari dagokio eta %40 fase orokorrari) 5 puntu edo gehiago lortuz gero proba gainditutzat joko da, baldin eta ikasleak fase orokorrean gutxienez 4 puntu lortu baditu.

Onarpen fasea borondatezkoa da. Helburua da neurtzea ikasleen ezagutzak eta arrazoitzeko gaitasuna arlo jakin batzuetan, alegia, unibertsitatean egin nahi dituen ikasketekin zerikusia duten arloetan. Fase horrek aukera ematen dio ikasleari sarbide fasean lortutako kalifikazioa hobetzeko.

Onarpen fasean ikasle bakoitzak Batxilergoko bigarren mailako modalitateko edozein gai aukera dezake, sarbide faserako aukeratu duena izan ezik. Gehienez lau gairen azterketak egin ahal izango dituzte eta, gehienez, 4 puntu eskuratu. Gai bakoitzari 0 eta 10 puntu bitartean emango zaio, eta azkeneko nota aterako da borondatezko bi nota onenak eta haztatzeko parametroak biderkatuz. Haztatzeko parametroen baloreak 0,1 eta 0,2 dira eta unibertsitateak ezartzen ditu gaiak hautatutako graduarekin duen harremanaren arabera.

Unibertsitatera sartzeko probak asteazkenean hasiko dira, ekainaren 7an, 08:45etik 18:45era. Ostegunean azterketak 09:00etatik 18:45era arte izango dira eta, bukatzeko, ostiralean, 09:00etatik 15:00etara egingo dira.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120