Zirrikituetatik begira

Kixoteak

Pilar Kaltzada - Martes, 6 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:02h

Columnista Pilar Kaltzada

Galería Noticia

Columnista Pilar Kaltzada

TeRRY Gilliam zinegile britainiarrak iragarri du Kixotea hil zuen gizona bere lana filmatzen amaitu duela. 17 urtez jardun du horretan, nahi eta ezin, edo ezina ekinez egina. 2000. urtean ekin zion proiektuari, eta denetariko zorigaitzei aurre egin behar izan die: pelikularen gidoian hamaika aldiz aldatu du, hasieran parte ziren aktoreetatik bakan ba-tzuk baino ez diote eutsi, eta agindutako aurrekontuaren apurrekin moldatu behar izan du. Protagonistetako batzuek ihes egin zioten, beste batzuk errodajean bertan gaixotu zitzaizkion, eta Bardeetako basamortuan grabatzen ari zela uholdeek den-dena lokatuta laga zutelako bertan behera utzi behar izan zuten lana. Behin, elkarrizketa baten, noizbait amore emango ote zuen galdetu zioten eta zera erantzun zuen: “Sekula ez. Kixote hau burmuinean sartu zaidan zerbait da, eta kanpora irtenarazten ez badut nire buru-barruan biziko da betiko”.

Gauza batzuk denbora eskatzen dute behar bezala burutu eta amaitutzat emateko, eta beste batzuk, berriz, sekula ez dira amaitzen, nahi beste denbora emanda ere, inoiz biribilduko ez diren bizitzako ertz zorro-tzak baitira. Beti pentsatu izan dut inongo abilidaderik handiena dela, hain zuzen ere, batzuk eta besteak bereizten jakitea: asmatzea, alegia, noiz merezi duen ahitu arte zerbaiten tematzeak eta, kontrara, noiz komeni den, iritsi zaren lekura iritsita ere, zeure bidea bertan amaitu dela erabakitzea.

Azken bolada honetan, maizago aurkitzen dira amore emateko arrazoiak aurrera egitekoak baino. Trump-ek AEBak atera ditu Pariseko Akordioetatik, eta ez dago B planik, B planetarik ez dagoelako. Izuak berriro kolpatu du Londres, eta denok dakigu berdin izan zitekeela beste edozein hiritan, geurean bertan ere bai, gurpil zoroa geratuko duenik ez dagoela barneratu dugularik. Kixote berriak argi-izpi bat pizteko balio izan dit: atera dezagun etsipena geure barrutik, bestela barru-barruan biziko zaigu-eta.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120