literaturaz eta politikaz aritzeko

Euskadiko Idazleen Elkarteak alderdietako ordezkariak bilduko ditu ostiralean Bilbon

EP - Martes, 6 de Junio de 2017 - Actualizado a las 12:05h

Unos turistas pasan por delante de Azkuna Zentroa

Unos turistas pasan por delante de Azkuna Zentroa (J.M.M.)

Galería Noticia

Unos turistas pasan por delante de Azkuna Zentroa

Euskadiko Idazleen Elkarteak Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten bost alderdietako ordezkariak elkartuko ditu datorren ostiralean, ekainaren 9an, Bilboko Azkuna Zentroko Bastida Aretoan, "Literatura eta Politikaren inguruko Solasaldia" saioan.

BILBO.  Irakurketaren eta literatura sorkuntzaren sustapenaren inguruko proposamenak aurkeztuko dituzte, bai eta irakurketa eta argitalpen moduak era sakonean eraldatzen ari diren une honetan argitalpengintza sendotzeko proposamenak ere.

Antolakuntzak jakinarazi duenez, ekitaldia interesa duen edonori irekia eta doakoa izango da, eta jendartearen partaidetzara irekia galdera txanda baten bitartez, hasierako azalpenaren eta alderdietako ordezkarien arteko solasaldiaren ondoren.

Hain zuzen, Garbiñe Mendizabal (EAJ), Miren Larrion (EH Bildu), Lander Martinez (Elkarrekin Podemos), Eneko Andueza (PSE-EE) eta Borja Semper (PP) izango dira euren alderdietako ikuspuntua azaltzeko arduradunak. Javier Maura idazleak moderatzaile lanak egingo ditu.

Euskadiko Idazleen Elkartea da solasaldiaren sustatzailea, "literaturan eta kulturan giltzarri den dimentsioaren inguruko eztabaida alderdien agendan sartzeko helburuarekin, sormenaren esferak sartuz, bai eta irakurketarenak eta liburuen argitalpenarenak eta banaketarenak ere". Horiek guztiek "eraldaketa sakona" izaten ari dute Interneten agerpenarekin eta informazioaren teknologia berriekin.

Modu honetan, ekitaldiaren helburua izango da euskal alderdi politikoen proposamenak ezagutzea "literatura sorkuntza, argitalpena eta irakurketaren esfera hirukoitza sendotzeko, bai eta bere sustapenerako neurriak, edota beste kultura ekimenetarako ezarritako laguntzen baliokideak sustatzeko aukerak ere.

"Literatura eta Politikaren inguruko Solasaldia" datorren ostiralean izango da, Azkuna Zentroko Bastida Aretoan, eguerdiko 12:00etatik aurrera, eta bi orduko iraupena izango du. Sarrera librea eta doakoa izango da 100 eserlekuko tokia bete arte.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120