Euskal Herriko Unibertsitatea

Hipertentsio arteriala maneiatzeko gida bat argitaratu du EHUk

EP - Lunes, 5 de Junio de 2017 - Actualizado a las 11:26h

La tensión arterial es un indicador de la salud cardiovascular.

La tensión arterial es un indicador de la salud cardiovascular.

Galería Noticia

La tensión arterial es un indicador de la salud cardiovascular.

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Argitalpen Zerbitzuak "Guía práctica para el manejo de la hipertensión arterial" izenburuko gida argitaratu du.

BILBO. Jose Contreras Sevillako Infanta Luisa Ospitaleko Endokrinologia eta Nutrizio Zerbitzuko doktorearen, EHUko Farmazia eta Elikagaien Zientzietako Saileko Nutrizio eta Obesitatea Ikerketa taldeko Alfredo Fernandez-Quintela, Leixuri Aguirre, Maria Teresa Macarulla eta Maria Puy Portillo doktoreen eta Carlos III.a Osasun Institutuari atxikitako Ciber Ikerketa Biomedikoko Sareko Ikerketa Zentroaren Obesitatearen Fisiopatologia eta Nutrizio arloko kideen arteko lankidetzaren emaitza da lana.

EHUk jakinarazi duenez, hipertentsio arteriala (HTA) munduko osasun publikoko arazorik handienetako bat eta gizarte orokorraren baitan eraginik eta prebalentziarik handienetako bat duen gaixotasun baskular bat da. Halaber, istripu zerebrobaskularra edo giltzurruneko akatsa pairatzeko eta hiltzeko arrisku handiagoa dakarren gaixotasun kroniko bat da.

Espainiako Estatuan, 2013. urtean, 18 urtetik gorako biztanleen %19k hipertentsioa pairatzen zuen. Gizonen artean (%27) hedatuago dago emakumeen artean baino (%22). Halere, tasa horiek baxuenen artean daude Europako herrialdeekin alderatuta, Frantziaren (%26) eta Portugalen atzetik (%27), baina Erresuma Batuaren aurretik (%16).

Nolanahi ere, aldeak nabarmenak dira iturri ezberdinetatik lorturiko datuen artean. Honela, Espainiako Hipertentsio Elkartea-Hipertentsio Arterialaren aurka Borrokatzeko Liga Espainiarraren arabera, 2014n helduen %40 inguruk gaixotasun hau pairatzen zuen, eta portzentaje hori %85 zen 65 urtetik gorakoen artean.

HELBURU BIKOITZA

Hipertentsio arteriala tratatzeak helburu bikoitza du. Alde batetik, presio arterialaren igoerari loturiko morbilitate eta heriotza tasa kardiobaskularrak murriztu nahi dira eta, bestetik, kalte organiko subklinikoaren aurreratzea saihestu eta erregresioa lortu. Xede bikoitz hori lortzeko, presio arterialaren zenbakiak tratatzeaz gain, gaixotasunari loturiko faktore guztiak tratatu beharra dago.

EHUk argitaratu duen gidak ebidentzia zientifikoan eta hipertentsio arteriala Espainian ebaluatzeko eta tratatzeko adostasuneko dokumentuan oinarritutako zenbait gomendio eskaintzen ditu, patologia hau prebenitu eta tratatu ahal izateko. Halere, xedea ez da irizpide klinikoa ordezkatzea, patologiaren zaintzaren eta tratamenduaren inguruko erabakiek pazientearen ezaugarri klinikoak eta egoera pertsonalak aintzat hartu behar baitituzte.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120