EUSKARAREN ERABILERA BULTZATZEKO

Bilboko Udalak eta Euskaltzaindiak bien arteko lankidetza-hitzarmena berritu dute

EP - Lunes, 5 de Junio de 2017 - Actualizado a las 11:41h

Juan Mari Aburto eta Andres Urrutia

Juan Mari Aburto eta Andres Urrutia (DEIA)

Galería Noticia

Juan Mari Aburto eta Andres Urrutia

Bilboko Udala eta Euskaltzaindia elkarrekin jarraituko dute lanean hirian euskararen erabilera bultzatzeko, eta hori egiaztatzeko, euskararen alde batera lan egiteko konpromisoa berretsi dute bi erakundeek astelehen honetan.

BILBO. Hain zuzen, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak lankidetza hitzarmena sinatu dute euskararen erabilera soziala indartzen eta bultzatzen jarraitzeko eta hizkuntzaren kalitatea zaintzeko. Hartara, bi erakundeeke 2008tik indarrean dagoen hitzarmena berritu dute. Akordioaren baitan, euskararen aldeko kultur jarduerak, euskara ikastaroak, hitzaldiak eta erakusketak antolatuko dituzte elkarrekin.

Halaber, Bilboko Udalak, Euskara eta Hezkuntza Sailaren bidez, Euskaltzaindiari 35.500 euroko diru laguntza emango dio aurten, euskal literaturaren zuzeneko ikaskuntza eta ikaskuntza sakona bultzatzeko, Bilbon euskararen erabilera sustatzeko eta hizkuntzaren arloko aholkularitza ziurtatzeko.

Hain zuzen, hitzarmenak barne hartzen dituen konpromisoen artean, Euskaltzaindiak laguntza eta aholkua emango dizkio Bilboko Udalari euskararen normalizazioan eta garapenean, bai hizkuntza berari dagokionez, bai eta hizkuntza gizarteratzeko lanetan ere. Gainera, Bilbok euskararekin izan duen lotura estua eta denboraren joanean bilbotarrek euskarari erakutsi dioten atxikimendua gizarteratzeko asmoz, hiriarekin lotura izan duten pertsona esanguratsuen lanak eta bibliografiak argitaratzeko ahalegina egingo du Akademiak.

Horrekin batera, Bilbok euskararen indarberritzean duen garrantzia kontuan hartuz, Euskaltzaindiak euskararen eta euskal kulturaren zabalkundearekin lotura duten hitzaldiak, kantaldiak, errezitaldiak, erakusketak, kultur ekintzak eta abar antolatuko ditu udazkenean, Bilboko Udalarekin lankidetzan. Udazkeneko saio horiek urtero antolatuko dira.

EGOITZA

Horrez gain, Euskaltzaindiak herritarrek eska diezaioketen informazioa, aholkularitza eta laguntza eskainiko ditu Plaza Barrian kokatuta dagoen egoitza nagusiko zerbitzu orokorren bidez.

Halaber, Akademiak egoitzaren zerbitzuak eta azpiegiturak eskainiko ditu, kultur hedapenerako ekintzak, ikastaroak, hitzaldiak, erakusketak, liburuen aurkezpenak, kultur ekintzei buruzko prentsaurrekoak eta bestelako ekimenak antolatzeko, herri erakunde eta elkarteekin elkarlanean. Azkenik, Euskaltzaindiak hizkuntzaren arloko aholkularitza eskainiko die Bilboko Udaleko sailei, bilbotarrei informazio egokia emate aldera.

Akordioa euskara sustatzeko Bilboko Udalak duen ekintza planaren barruan sartzen da eta hiru helburu estrategiko hartzen ditu bere gain: euskararen transmisioa, erabilera soziala eta hizkuntzaren kalitatea. Azken helburu horretan "funtsezko eginkizuna" du Euskaltzaindiak, hizkuntzaren normalizaziorako beharrezkoa den estandarizazioa zaintzeko eta euskarak arlo guztietan bizirik iraun dezan.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120