Stop Bullying

Eskola jazarpenaren aurkako BBKren kanpaina saritu dute publizitate jaialdi eta lehiaketetan

EP - Lunes, 5 de Junio de 2017 - Actualizado a las 13:55h

"Stop Bullying"

"Stop Bullying"

Galería Noticia

"Stop Bullying"

BBK finantza erakundeak ikasgeletan egindako abusuen emozio eraginaz kontzientziatzeko asmoz 2016an abiarazitako "Stop Bullying" eskola jazarpenaren aurkako kanpainak "arrakasta lortzen jarraitzen du" publizitate jaialdi eta lehiaketetan.

BILBO. Horrela, BBK-k jakinarazi duenez, urtarrilean "2016. urteko iragarkiak" lehiaketan finalista izan ondoren, "Stop Bullying" kanpainak "Sormen Onena Gizarte Publizitate Kanpaina" saria jaso du Publifestival Gizarte Publizitateko Nazioarteko Jaialdiaren 11. edizioan.

Publifestival jaialdiak gizarte publizitatearen eremuan sormen eta originaltasun handieneko ideiak saritzen ditu urtero, hau da, aukera berdintasunaren eta gizarte kohesioaren aldeko ekarpenagatik nabarmentzen diren agentzia, iragarle, erakunde edo enpresetatik datozen lanak saritzen ditu. Sari emate ekitaldia ekainaren 15ean izango da, CaixaForum Barcelona kultur zentroan.

Gainera, "Stop Bullying" kanpaina bi aldiz saritu dute Educafestival Hezkuntza Publizitatearen Nazioarteko Jaialdiaren lehen edizioan. Hezkuntza marketinaren kategoria sustatzeko eta arlo horretan sormena eta jardunbiderik egokienak saritzeko helburuarekin sorturiko jaialdia da Educafestival.

Horrela, "Stop Bullying" kanpainak jaialdiko epaimahaia "liluratu du" eta bi sari eskuratu ditu. Alde batetik, eskola jazarpenaren aurkako kanpaina "Kanpaina Integrala (Urrea)" kategorian saritu dute, hezkuntza produktuen komunikazioarekin zuzenean loturiko lanen artean, eta bestetik, "Ekitaldi edo ekintzarik onena" gisa ere saritu dute, GKE, fundazio edo irabazi asmorik gabeko erakundeek egindako jardueren artean. Educafestival sariak emateko ekitaldia ostiralean izango da, ekainaren 9an, CaixaForum Madrid kultur zentroan.

"ZURE ISILTASUNA, BERE INDARRA"

"Zure isiltasuna, bere indarra" goiburuarekin, BBK-k joan den urteko abenduan jarri zuen martxan Stop Bullying kanpaina, "eskola jazarpenaren aurrean zero tolerantziarantz joateko helburu nagusiarekin". Jazarlearen laguntzan taldekideek duten konplizitate aktibo edo pasiboaren eragina da kanpainaren ardatza.

Pieza grafikoaz gain, besteak beste, telebistako iragarkia, kanpainarako berariaz sorturiko musika konposizioa eta errealitate birtualeko esperientzia bat barne hartzen ditu publizitate kanpainak, ikastetxeetan begirunea, enpatia eta tolerantzia indartzea bilatzen asmoz.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120