III. edizioa

Bizkaiko Foru Aldundiak 'Bizkaidatz Txikia' sariak eman dizkie Bizkaiko zortzi ikasleri

Guztira, 266 lan aurkeztu dira, haietako 134, euskaraz

D.D. - 2017(e)ko ekainaren 5a, astelehena - 14:26etan eguneratua

Bizkaiko Foru Aldundiak 'Bizkaidatz Txikia'sariak eman dizkie Bizkaiko zortzi ikasleri.

Bizkaiko Foru Aldundiak 'Bizkaidatz Txikia'sariak eman dizkie Bizkaiko zortzi ikasleri. (BFA)

Galería Noticia

Bizkaiko Foru Aldundiak 'Bizkaidatz Txikia'sariak eman dizkie Bizkaiko zortzi ikasleri.

Bizkaiko Foru Aldundiak hirugarren urtez banatu du «Bizkaidatz Txikia» haur eta gazteentzako literatura-saria, Bizkaiko haur eta gazteen artean literatura-sormena sustatzeko. Andoni Iturbe Kulturako zuzendari nagusiak parte hartu duten guztiak zoriondu ditu, eta, bereziki, edizio honetan saria lortu dutenei.

BILBO. Hauek dira aukeratutako kontakizunak idatzi dituztenak: Maitane Torrado, Andere Garabieta, Enara Luis, Irantzu Gomez, Nahia Aldamizetxebarria, Aiala Garabieta, Malen Ormaetxea eta Aitor Echevarria.

Lehiaketaren bidez, irakurri eta idazteko zaletasuna sustatu nahi da. Bi kategoria daude: haurren kategoria, lehen hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailetako ikasleentzat, eta gazteen kategoria, bigarren hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailetako ikasleentzat.

Parte hartu dutenen erronka izan da bi idazlek hasitako kontakizunak garatu eta amaitzea. Idazle horiek obra horien lehen orrialde idatzi dituzte;gaztelaniazkoa, Laida Martínez Navarroren «El caso de sopapos y su banda de matones» izan da, eta euskarazkoa, berriz, Xabier Olasoren «Paul eta sorginkeria-liburua». Parte-hartzaileek, 4 edo 5 orritan, beren sormen-lanak jaso dituzte eta kontakizun horietan azaltzen diren pertsonaiak eta egoerak garatu dituzte.

Bizkaidatz Txikia lehiaketa orain dela hiru urte sortu zen, gazteenen artean idazteko eta irakurtzeko gogoa pizteko. Urterik urte, gehitu egin da partaide kopurua: 2015ean, 186 kontakizun aurkeztu ziren;2016an, 194 (90 euskaraz), eta, 2017ko edizioan, 266 kontakizun aurkeztu dira;haietako 134, euskaraz.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120