arkitektura

Laborategiko esperientziak

Bizi garen espazio gehienak normalizatuak eta estandarizatuak daude, merkatuak eskaintzen diguna kontsumitzen baitugu, baita arkitekturan ere. Hala ere, sortzen dira arkitekturaren eboluziorako errealitatearen zirkuitu paraleloak, eta aurrerapen batzuek merkaturatzeko bidea ere egiten dute

ULA IRURETAGOIENA - 2017(e)ko ekainaren 4a, igandea - 12:00etan eguneratua

Lerroon gainean, Edorta Larizgoitiak eta Sara Navazok ‘Room 18’ lehiaketara aurkezturikoproposamena. Sabaitik eskegita dagoen kaxa batean kokatu dute ohea. YANNIS DRAKOULIDIS

Lerroon gainean, Edorta Larizgoitiak eta Sara Navazok ‘Room 18’ lehiaketara aurkezturikoproposamena. Sabaitik eskegita dagoen kaxa batean kokatu dute ohea. (YANNIS DRAKOULIDIS)

Galería Noticia

Lerroon gainean, Edorta Larizgoitiak eta Sara Navazok ‘Room 18’ lehiaketara aurkezturikoproposamena. Sabaitik eskegita dagoen kaxa batean kokatu dute ohea. YANNIS DRAKOULIDIS

GREZIAKO Domes arkitektura aldizkariak 2016. urtean antolatutako lehiaketa bat da Room 18. Hotel bateko 18 metro karratuko gelari buruzko gogoeta espazialak lantzen zituzten 17 lurralde desberdinetako 582 lehiakideren proposamenak jaso ziren lehiaketa horretan. Horietako 3 proposamen errealitatera eraman ziren, Atenaseko Benaki museoko gelak hilabetez bisitatzeko aukera eskainiz, espazio-esperientzia ikuslegoarekin elkarbanatuz.

Hautatutako proposamenen artean Edorta Larizgoitia eta Sara Navazo arkitektoena aurkitzen da. Biak ala biak EHUko Donostiako arkitektura eskolan ikasitakoak dira. Ikaskide bezala elkarlanean hasi eta ikasketak bukatutakoan lehiaketak elkarrekin egiten jarraitu dute, geografikoki bananduta bizi arren. Distantzian lan eginez hainbat ideia-lehiaketetan sariak jaso ondoren, greziarren ariketari ekin zioten, eraikitzeko esperientzia bat lortzeko eta eskakizunen planteamendu irekiak mugituta.

OHE ESKEGIA Hotel batean lo egitearen esperientzia ezaguna zaigu denoi, eta seguru aski ohiko logela baten ezaugarriak identifikatzen hasiko bagina, segituan ohartuko ginateke nola gela estandar bat errepikatzen den han eta hemen. Horregatik, zaila egiten zaigu lo-esperien-tzia bat toki jakin batekin lotzea, munduko edozein gelatan gaudela ere, salbuespenak salbuespen. Bidaiariak gelan denbora laburra pasatzen du eta telebistak agindu ohi du logelaren antolaketa. Horrexegatik, Larizgoitiak eta Navazok hoteleko ohearen diseinuan zentratu zituzten esfortzuak, ohea lurretik altxatu eta eskegitako kaxa batean sartuz.

Lebitazio egoera horrek hainbat ohiko egoera aldatzen ditu. Ohea gelaren zentro bilakatzen da, baina ez dago ikusgai, eta garrantzitsuena: kaxa-espazio bat gela batean sartua egoteagatik, barnealde eta kanpoalde baten sentsazioak sortzen ditu. Ohearen barnetik ohearen beste aldea nabari dugulako. Ohearen kaxak, gainera, ohea ez den gune bat definitzen du, hutsune gisa planteatuta. Gelaren sabaiak gela definitzen du formalki, egurrezko egitura bat baita, non arropa, argiztapena eta ispilua eskegitzen diren.

Gela honen eraikuntza-esperien-tziaz gehiago jakiteko, egileekin izan gara. Paperean kaxa bat estalkitik zintzilik dagoela irudikatzea eta errealitatera eramatea bi gauza zeharo desberdin dira, beraien esanetan. Ideia teorikoei eutsi zieten eta eraikuntza-prozesua distantziatik garatu zuten. Lurralde baten eskulan maila eta eraikuntza-ohiturak ezagutu gabe, hizkuntza desberdin batean -gremio asko ez dira ingelesez mintzo-, inaugurazio epe zorro-tza betetzeko beharrarekin eta antolakuntzako bitartekari bat tartean delarik, laborategiko esperientzi hau paregabea izan dela kontatzen dute.

Greziarren eskulanaren maila ona ere goraipatzen dute, topiko guztiak gaindituz. Eraikuntza prozesuan pieza bakarrean egindako marmolezko konketa borobilaren prototipoa suertatu zen. Horrelako altzari berezia hemengo prezioetan egingarria ez bada ere, greziar teknika eta marmola tokiko materiala izateagatik, prototipatze-lan bat atera da esperientzia honetatik. Nork daki, egunen batean konketa hau produktu izan liteke eta ohiko bainuaren irudiaren parte bilakatu.

Arkitektura-lehiaketa honek hainbat eragin-esparru bete zituen. Greziar eraikuntza eta ekonomia sektoreen sustapenean pentsatutako estrategia bat zegoen atzetik, hainbat helburu partekatzen zirelarik. Arkitektura-aldizkariak arkitektura sustatzen zuen -arkitektura laborategi bezala aldarrikatuz-, museoak espazio-esperientzia bat elkarbanatzen zuen ikuslegoarekin, Grezian arras garrantzitsua den sektore turistikoaren hotelaren gaineko hausnarketa bultzatzen zen eta logela egiteko eraikitzaileen sponsor-ek beraien berriztatzeko gaitasuna praktikan jartzen zuten. Sormen eta esperimentazioaren aldeko apustua, alegia, gure euskal protagonisten grina bezalaxe.

Arkitektura esperimentala museoen parte izateak badu interes propioa. Arteak, adierazpen sinbolikoarekin, bestelako ikuspegi bat helarazten du pentsamenduaren garapena bultza-tzeko, eta museoa artearen zabalkuntzarako bideetako bat dela esan daiteke (tamalez, museoa egiteko eraldatzaile honetatik asko urrundu da). Arkitektura espazio-esperientzia gisa museoaren geletan sartzean, adituen esparrutik atera-tzen da, arkitekturaren esperientzian edozeinek baitu zer esana. Horrela, museoa laborategi-esparru bilaka-tzen da, baita arkitekturarako ere.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Ortzadar

ir a Ortzadar »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120