Zirrikituetatik begira

Eskola josiz

Josu. Torre - Domingo, 4 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:02h

ZABALGANA, Gasteizko ekialdean kokatua dagoen auzo berri bat da. Hiri auzo bat dela zehaztuko nuke, EAE hiriburua txikia izan arren hiri kategoria eta ezaugarriak ba dituelako. EHan ez hainbeste -Iruñean eta heman soilik- baina mundu osoan, kelegunetik landa eta nortasunez ornitzen diren auzoz handitzen dira hiri edo herri handiak. Euskal eskola publikosren aurtengo jaia egingo den honek izenean darama bere jatorria, Zabalgana beharrean Zabalgunea deitzea solilik behar zuen horretarako. Dagoeneko 25.000 bizi lagunera hurbiltzen ari da eta, jai honi dagokionez, hiri osoan 19.000 ikasle ba dira eskola publikoan, Zabalganako lau zentroetan ia 1.400 dira. 26. aldiz ospatuko da “Josiztajosiz” izenburua daroan aurtengo jaia eta, antolatzaileek konbentzituak daude “Gizarte kohesionatu eta integratu bat publikotasunetik soilik lortu daitekela”. Esaka eta ekinean, “Elkarrekin josiz eta josiz, lehentasunak egituratuz, publikoa EHko hezkuntzaren ardatz izan behar duela”.

Adinean gora goazenoi, ume edo gaztetako “Escuela Nacional”ak datozkigu gogora eta kritika merkera jotzen dugu berehalaxe. Zorioneko Cara al sol eta antzekoak goizero kantatuz gain, Francoren eta Jose Antonioren argazkiaren erdian Jesukristo zegoen geletan erakusten zigutela, baina ahantzi egiten dugu fraile-mojetakoetan ere beste hainbeste egiten zela, horiek ordainduak izan arren. Ez dut oroitzen jakintza edo irakaskuntzaren kalitateaz azterketarik egiten zen edo den, gaur ematen diren neurrian behintzat. Jakina da “Nacional” horietan Erregimenari zintzoak izatearren jarriak zirela maistra eta maisuak eta erlijiosoak ikasiago fama zutela. Inolako zerikusirik ez egungo eskolekin. Inon bada, eskola maistra/maisu izateko oposaketa sendoak gainditu behar direlako publikoan sartzeko. Osakidetzarako bezala, hain zuzen honetan ere klinika eta aseguru pribatuak indartzen hasi diran arren. Nik neurean jarraituko dut, osasuna eta hezkuntza publikora bidean, zentzurik hoberenak, josiz eta josiz.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120