Zirrikituetatik begira

Terrorismoa

Juanjo. Olasagarre - Sábado, 3 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:02h

EPAITEGi Konstituzionalak zera dio terrorismo hitzari buruz: “Terrorismoak izua hedatu nahi du gizartean eta ordena demokratikoa suntsitu nahi du bortxaz”. Beste sententzia batean helburuei buruz eta antolaketari buruz dihardu hau seinalatzen duela: “Banaka edo taldean pentsaturiko ekintza da, behin ala maiz egindakoa. Segurtasun eza zabaltzea, gizartean beldurra sortzea eta bakea haustea du helburu.(...) Borroka politikorako tresnatzat bortxa erabiltzen duen ekintzak ez dira zilegi gizartean parte hartzeko”.

Sententzia horien irakurketara, hainbat epailek erabaki zuten GALena ez zela terrorismoa izan hura ez baitzen izan “talde armatua” baizik eta “ez-legezko elkartzea”. Amedok eta Dominguezek, horrela, ez zituzten terrorista izateaz akusaturikoen kondena urteen erdiaren erdia ere jaso.

GAL ez zen terrorismoa izan, baina Altsasuko bi guardia zibilen gaineko erasoa bai (Altsasukoa deitzen diote hedabideek, Altsasun jada beste ezer gehiago ez balego bezala). Izan ere, frogaturik dute Auzitegi Nazionaleko epaileek Altsasuko gertakarietan talde armatuko kide izatearen froga argi dagoela, hala nola “gizartean izua hedatu eta ordena demokratikoa bortxaz” suntsitzerena.

Kutsu politikoa duen edozein delitu edo delitu uste Auzitegi Nazionalera bideratzeak berak terrorismoaren marka du ezarrita aldez aurretik, eta epaitu aurretik dago terrorismo delitua delako kondena emana. Ala erabakiko ote du Audientzia Nazionalak Altsasukoek jipoitu zituztela bi guardia zibil baina hori ez zela terrorismoa izan baizik eta delitu arrunta? Hori erabakitzeak ez luke epaitegi horren beraren izatea ere zalantzan paratuko?

Terrorismo hitza erabiltzeari utzi beharko genioke. ETAk egindakoak izendatzeko erabiltzen hasi nintzen ni, “borroka armatua” eufemismo galanta iruditu zitzaidalako une batetik aurrera. Baina terrorismo hitzak boterearen kontra egindako edozer izendatzeko erabiltzen hasi ziren aspaldi Espainiako Erresuman. Yihadistak atxilotu eta AN eraman dituztenean, denak yihadistatzat jotzen dituzue? Ordenadoreekin egindako ustezko delitu horiek guztiak ekintza terroristak dira?

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120