Euskalduna Jauregian

Aburto bisitatu ditu 'El Sol' publizitateko Jaialdi Iberoamerikarreko lan grafikoak

Guztira, estatuko, Portugaleko eta Latinoamerikako 1.500 profesionaletik gora izango dira jaialdian

DEIA - 2017(e)ko ekainaren 3a, larunbata - 20:51etan eguneratua

Juan Mari Aburto 'El Sol'publizitateko Jaialdi Iberoamerikoan

Juan Mari Aburto 'El Sol'publizitateko Jaialdi Iberoamerikoan (DEIA)

Galería Noticia

Juan Mari Aburto 'El Sol'publizitateko Jaialdi Iberoamerikoan

Jaialdiaren 32. edizioa da eta Bilbon jarraian egiten den seigarrena. Aurten, 193 agentziak eman dute izena eta 2.034 publizitate-pieza aurkeztu dira

BILBO. Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak, Xabier Olazabal “El Sol” Publizitate Komunikazioko Jaialdi Iberoamerikarraren zuzendariak eta Carlos Rubio jaialdiko gerenteak gaur goizean bisitatu dute Bilbon ekainaren 1ean, 2an eta 3an egiten ari diren nazioarteko jaialdi honetako 32. edizioko lan grafikoen erakusketa.

Aurten, 193 agentziak eman dute izena eta 2.034 publizitate-pieza aurkeztu dira. Horrela, bada, El Sol jaialdiak gaztelania eta portugesa jorratzen dituzten jaialdien erreferentzia izaten jarraitzen du. Jaialdia Bilbon egiten hasi zenetik, % 7,2 igo da aurkeztutako lanen kopurua. Igoera horren barruan, Espainiako agentzien lanek gorakada txiki bat izan dute azken urteotan, eta Latinoamerikatik datozenen kopurua % 19,7 igo da.

PARTE-HARTZAILEEN IGOERA


Guztira, estatuko, Portugaleko eta Latinoamerikako 1.500 profesionaletik gora etorriko dira eta Bilbon erakusketen, proiekzioen eta hitzaldien programa osoaz gozatu ahal izango dute. Izan ere, jaialdiaren azken etapa honetan, proposatutako edukien kalitateari eta kopuruari esker, programatzen diren hitzaldietara joaten diren pertsonen batez bestekoa % 85 igo da.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120