arriagan, ekainaren 6tik 10era

Héctor Alterio 'El padre' antzezlan arrakastatsuaren protagonista izango da

Anna Labordeta, Luis Rallo, Miguel Hermoso, Zaira Montes eta María González dira antzezle taldea osatzen dutenak

D.D. - 2017(e)ko ekainaren 2a, ostirala - 11:38etan eguneratua

Héctor Alterio El padre antzezlan arrakastatsuaren protagonista da.

Héctor Alterio El padre antzezlan arrakastatsuaren protagonista da. (Miguel Ángel de Arriba)

Galería Noticia

Héctor Alterio El padre antzezlan arrakastatsuaren protagonista da.

Héctor Alterio, antzerkiko eszenako antzezle garrantzitsuenetakoa, inolako zalantzarik gabe, Arriaga Antzokiko agertokira igoko da datorren astean, asteartetik, ekainaren 6tik, larunbatera, 10era, Andresi, Florian Zellerren El padre antzezlanaren protagonista nagusiari, bizia emateko.

BILBO. Egile frantsesaren beraren hitzetan, antzezlana fartsa tragikoa da, zahartzaroaren ondorioz errealitatetik urruntzea bezalako gai arantzatsua lantzen baitu. Eta hor daude bere handitasuna eta zailtasuna.

Izan ere, José Carlos Plazak maisutasunez moldatu eta zuzendu duen antzezlanak, nahastuta dagoen edo, agian, inguratzen duten interesek nahastu duten, buruaren ikuspegian jartzen gaitu, hori ez dugu inoiz jakingo. Pertsonaia inoiz ere lotsarazi gabe, Héctor Alteriok antzezten duen Andresek barrea eragingo digu. Egoera anbiguoek, sarri askotan kontraesankorrek, erreplika zorrotzek, pertsonaia bikoitzek, aldakorrek, eta, beste ezeren gainetik, benetan gertatzen dena familiak esaten duena ala aitak sentitzen duena ote den sortzen duen zalantzak, oso lan dibertigarria osatzen dute, sarri askotan dramatik oso gertu dagoena, beste askotan komediatik gertu, eta, ia beti, Hitchcock estiloko “thriller” artegagarria ekartzen diguna gogora. Izan ere, inoiz ez du behera egiten, eta egia baten aurrean gaudela uste dugunean, nahasten eta berriro harrapatzen gaituen ezusteko aldaketa heltzen da.

Zorroztasuna, adimena, dramatismoa eta umorea bermatuta daude antzezlan honetan. Gizartean oso ohikoa den arren, familia barruko eremutik kanpo ia tabua den arazoa eszenaratzen du, eta dotoretasunez, gustu bikainaz eta umorez egiten du. Eta horretan eragin handia du antzezlana osatzen duen lantaldeak, Hector Alterio buru dela, Ana Labordeta, Luis Rallo, Miguel Hermoso, Zaira Montes eta María González antzezleekin batera.

Egileari buruz

Florian Zeller, 38 urte baino ez dituen arren, egungo antzerki europarreko erreferentziazko egileetako bat da eta, ondorioz, Frantziako dramaturgo garaikide ezagunenetakoa. L'Autre (Bestea) eta Le Manège (Zaldiko-maldikoa) bere lehenengo bi lanek harrera bikaina jaso zuten kritikaren eta ikus-entzuleen aldetik. Hirugarren antzezlana, Si tu mourais (Hilko bazina), Pariseko Théâtre des Champs-Élysées antzokian estreinatu zen Catherine Frotekin, eta 2008an, Elle t'attend (Bera zain dago) lanak ere arrakasta handia lortu zuen Laetitia Casta eta Bruno Todeschini antzezleekin. 2011n Moliere Saria irabazi zuen La Mère (Ama) antzezlanarekin. Bere antzezlanak hainbat herrialdetan ikusi ahal izan dira. Azpimarragarriak dira, baita ere, Christopher Hamptonek Le Père (Aita) antzezlanari buruz egin duen bertsioa, Londoneko karteldegian arrakasta handia erdietsi zuena, eta antzezlan horri buruzko José Carlos Plazaren gaztelerazko egokitzapena, orain Arriagara iristen dena, bidean txaloak eta kritika ezin hobeak jaso ondoren.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120