goizeko 10:00etan, Eneperi jatetxeko aparkalekuan

Gaztelugatxeko fauna exotiko inbaditzailea kontrolatzeko auzolana egingo da larunbatean

Ekimenaren helburu nagusia da gizarteari tokiko biodibertsitateak duen arazo garrantzitsuenetariko baten berri ematea

EP - 2017(e)ko ekainaren 2a, ostirala - 11:49etan eguneratua

El enclave de San Juan de Gaztelugatxe es uno de los lugares que más turistas atrae. Foto: Imanol Fradua

El enclave de San Juan de Gaztelugatxe. (Imanol Fradua)

Galería Noticia

El enclave de San Juan de Gaztelugatxe es uno de los lugares que más turistas atrae. Foto: Imanol Fradua

Bermeoko Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak Gaztelugatxeko San Juanen fauna exotiko inbaditzailea kontrolatzeko auzolana antolatu dute larunbaterako, ekainaren 3rako, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailaren eta Ekoetxea Urdaibai zentroaren laguntzarekin.

BILBO. Ekimenaren helburu nagusia da gizarteari tokiko biodibertsitateak duen arazo garrantzitsuenetariko baten berri ematea, hau da, espezie exotiko inbaditzaileen sarrera. Horrez gain, herritarrekin lan zientifiko sakona elkarbanatu nahi da, Bermeoko Udaletik jakinarazi dutenez.

Horretarako, Gaztelugatxeko San Juanen auzolana egingo da. Bertan, arazoaren berri emango da eta 1990eko hamarkadan Illes Pitiuses uharteetako sugandila babestutako biotopoan sartu zenetik sorrarazi dituen ondorioak azalduko dira. Espezie horrek, paradoxikoki, bere sorterrian bizitzeko zailtasunak ditu, baina Gaztelugatxeko espezieengan eragina izan du, batez ere horma sugandilarengan, Gaztelugatxetik kanpo bota baitu.

Aranzadi elkarteko zientzialariek Gaztelugatxen bertan azalpen labur bat emango dute, eta, zortea izanez gero, Gaztelugatxekoak diren baina hortik kanpo dauden sugandilak ikusi ahal izango dira. Horrez gain, Illes Pitiuseseko sugandila kontrolatzeko eta desagerrarazteko dauden zailtasunak azalduko dituzte. Ondoren, harrapatzeko hainbat teknika erabiliz sugandila inbaditzaileak aterako dira.

Antolatzaileek adierazi dute auzolanean pertsona guztiek parte hartu ahal dutela. Dena den, kontuan hartu behar da espezie hori adituek soilik harrapatu ahal dutela eta auzolana salbuespen bat dela herritarrei arazo horren berri emateko helburuarekin.

Hitzordua larunbatean da, goizeko 10:00etan, Eneperi jatetxeko aparkalekuan, eta gutxi gorabehera 13:30 arte iraungo du. Antolatzaileek parte hartzaileei gomendatu diete arropa eta labaintzen ez duten oinetako erosoak, baita aldatzeko arropa eta ura eramatea ere. Materiala, garraioa eta derrigorrezko asegurua antolatzeko helburuarekin, ezinbestekoa da izena ematea ostirala baino lehenago (17:00ak arte), 943 466 142 telefonoan edo idazkaritza@aranzadi.eus helbide elektronikoan.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Kostaldea

ir a Kostaldea »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120