Zirrikituetatik begira

Meabe eta Aresti

Josu Torre - Jueves, 1 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:03h

Columnista Josu Torre

Galería Noticia

Columnista Josu Torre

MAITASUNEZidatzi nahi nuke eta luma latigo bilakatzen zait” esan zuen behin eta berriro, bere lanik maiteena eta behiena egunkarietan iritzi zutabeak idaztea izan zuen Tomas Meabe sozialista durangarrak. Albiste izan da egunotan, bere emazte eta seme izan zirenen errautsak harenarekin batera jarri dituztelako Derioko hilerrian. Meabek bere estatuaz gailenduz eraikitzea agindu zuen panteoian. Sabino Aranaren garaikedea izan zen Meabe eta, jatorri edo aita karlista zuenetik, honen jarraitzaile eta lankide sutsua, gaztetan, Durangotik Bilbora etorri zenetik. Lehenik bankan eta gero, urte betez, itsasoan lan egin ondoren, bueltatu zenean urte gutxitan abertzale eta erligiozo nabarmena izatetik, Bizkaiko langile mogimenduan, lehenik, eta laster PSOEn sartu zen. La lucha de clases kazetako zuzendari egin zuten eta denbora gutxian 15 aldiz -hiru prozedura militarrez- eraman zuten auzitara, artikulu horien printzipio sozialisterengaitik ez ezik, erabat antiklerikalak zirelako. Parisera desherriratu zuten, han eta Londonen jarraitu zuen idazten eta itzulpenak egiten eta 1912.ean une batez Esapainiaratu zen, Eibarrera etorri eta Julia Iruretagoiena abokatuarekin ezkondu ere bai. Tuberkulosiak jo eta handik hiru urtera, 1915.ean, zendu zen Madrileko langile auzo baten. Pablo Iglesias hileta omenaldian izan zen. Gutxi esan eta idatzi da politiko handi honetaz.

Gabriel Arestirekin nahasi dut Meabe, harengandik izan nuelako honen berri, hark argitaratu zuen Hamalau alegia liburuxkan azalean zetorren poemaren azalpenak eskatu nizkionean. Barre ere egin genuen, Gabrielek esan zidanean berak bezala hark Perito Mercantil ikasi zuela gero politikara dedikatzeko, neronek Pilotu ikasi eta urtebete soilik itxasoan egin eta, hark bezala, utzi nuelako eta gero gerokoak. Astelehen honetan, ekainaren 5.ean, 42 urte betetzen dira Gabriel Aresti zendu zenetik eta hemen doa gaztelera jatorrean ataza eman zidan poema: “Cierra los ojos muy suave, Meabe / pestaña contra pestaña / que solo es español quien sabe, Meabe / las cuatro lenguas de España”.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120