hondartza boleibola

Hondartza boleibolaren laugarren jardunaldia Getxon

Hondartza boleibolaren zirkuituko laugarren jardunaldia antolatu zen Getxoko Ereaga hondartzan. 400 neskamutil aritu ziren, 140 taldetan banatuta.

Miriam Rodríguezen erreportajea - Jueves, 1 de Junio de 2017 - Actualizado a las 11:28h

Txapelketa ekainaren 10ean bukatuko da Getxoko Ereaga hondartzan.

Txapelketa ekainaren 10ean bukatuko da Getxoko Ereaga hondartzan. (Jose Sampedroren argazkia)

Galería Noticia

Txapelketa ekainaren 10ean bukatuko da Getxoko Ereaga hondartzan.

Ekainean gaude dagoeneko;horrek esan nahi du ikasturtearen azken txanpa baino ez dela falta;eta gauza bera gertatzen da eskola kirol gehienekin ere. Hala ere, batzuek atseden hartzen dutenean, beste batzuk martxan hasten dira. Surfa, piraguismoa edo arrauna dira horietako batzuk;orain denboraldi betean daude. Hala ere, bada beste kirol bat udaren hasierarekin bat datorrena: hondartzako boleibola. Hilabete batzuetan kiroldegian jokatu ondoren, eguraldi ona heldu da, eta horrekin batera hondar-tzara joateko garaia. Hori egin zuten larunbatean Getxoko Ereaga hondartzan.

Hondartza boleibolaren eskola zirkuituaren laugarren jardunaldia izan zen. Ematen zuen euriak eguna izorratuko zuela baina azkenean ez zen horrela izan, eta 400 haur hurbildu ziren Getxora, hondartzan goiza pasatzera. Txapelketa maiatzaren 6an hasi zen Lekeitioko hondartzan. Hurrengo eguna 13a izan zen, Ereagan, eta hirugarrena Plentzian. Plentzian ekainaren 3an elkartuko dira berriz ere, eta ekainaren 10ean Ereagan izango dira berriz, denboraldiari amaiera emateko.

Goizeko 10:00etatik 13:30era arte hainbat partida jokatu ziren aldi berean, egun horretarako bereziki mugatutako zelaietan. Alberto Olalde Bizkaiko boleibol federazioko kidea eta Aixerrota Getxo Boleibol taldeko entrenatzailea da. Pasa den urtean esan zigun zirkuitu hori helburu argi batekin sortu zela: “2000. urtean hasi zen dena, boleibola kiroldegitik atera eta udan hondartzetan praktikatzen hastea erabaki zenean. Boleibola praktikatzen duten kluben eskaerari erantzuteko xedez egin genuen. Gainera, kirol olinpikoa ere bada.

Hondartza boleibol zirkuituak maiatza eta ekainean funtziona-tzen du eta orain dela bi urtera arte bost egunekoa zen;gero, seigarren bat gehitu zitzaion, jendeak hala eskatuta.Beste denboraldi batzuetan legez, Lekeitio, Plentzia eta Getxo jardunaldi horietarako leku perfektu bilakatu dira. Aurretik, federazioak eta Aldundiak Bizkaiko beste hondartza batzuetan ere egitea planteatu zuten. “Ez genuen beti leku berdinetan egin nahi, eta beste leku batzuetan antolatzea pentsatu genuen, hala nola Muskizen, Bakion eta Sopelan. Arazoa da hondartza horiek ez dituztela jarduera burutzeko ezaugarri egokiak, eta, gainera, ez zen jende asko gerturatzen. Lekeition, aldiz, hondartzako boleibola asko praktika-tzen da eta Ereaga eta Plentziako hondartzak oso egokiak dira horretarako”, azaldu du Olaldek.

Hondartzez gain, hondartzarik ez duten udalerrietan hareazko kantxa inprobisatuetan entrena-tzen dute, kiroldegietan edo bestelako lekuetan. Hori da, adibidez, Sestaoren kasua, Galindoko zelaiarekin;edo Galdakaokoa, Elexalde kiroldegian egindako zelaiarekin. Gainera, aurten Sestaon Bizkaiko Eskola Jokoak izan dira eta Galindoko zelaian hondartzako boleibol finalak jokatu ziren.

Hondartza boleibola osasuntsu dago, ez soilik Bizkaian, baita Euskadi osoan ere, orokorrean. Eskola zirkuitua hasi zenetik, afizioaren indarra eta kalitatea ere goraka joan dira. Bizkaiko klubek hondartzako boleibolaren aldeko apustu sendoa egin dute eta ohikoa da Espainiako txapelketetan ikustea. Izan ere, gaur egun Euskadi nahiko maila altuan dago Estatu mailako sailkapenean. Bizkaiko bikoteak dira nagusi Euskadiko hondartzako boleibolean.

Horrela izanik, Getxo, Sestao, Lekeitio, Galdakao eta Madik boleibolaren zein hondartza boleibolaren aldeko apustua egin dute, eta Euskadi mailan txapelketak irabazten eta talde onenen artean egoten jarraitzen dute. Baina lehenik eta behin, eskola etapaz goza dezagun.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Otros deportes

ir a Otros deportes »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120