Areetako Geltokia plazan

Dantza Plazan saioa izango da ostiralean Getxon

EP - Jueves, 1 de Junio de 2017 - Actualizado a las 13:38h

BILBO. Getxoko Andres Isasi Musika Eskolak eta Kultur Etxeak sustaturiko Dantza Plazan ekimenaren saioa izango da Areetako Geltokia plazan ostiralean, ekainaren 2an.

Herri dantzen bitartez Bizkaiko herriko kaleak eta ingurune komertzialak animatzea eta bultzatzea da helburua.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Agurra, Berantzagi, Itxartu, Itxas Argia eta Zasi Eskola dantza taldeak ariko dira ostiraleko saioan, eta, ohikoa denez, nahi duten pertsona guztiek ere parte har dezakete.

Dantza Plaza ekimenaren hirugarren saioa izango da. Ekimena apirilean abiatu zen, eta orain arte beste bi plazatan egin da, Romoko Santa Eugenia plazan eta Algortako San Nikolas plazan, hain zuzen ere. Udan geldialdia egingo du, baina irailean edo urrian berriro itzuliko da Getxoko kaleetara.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120