hiru egunetan zehar

Hamalau mila bisitari ingururekin, Museoen Nazioarteko Eguna finkatu egin da Bizkaian

Guggenheim Bilbao Museoak izan du bisitaririk gehien, sei mila pertsonatik gora

2017(e)ko maiatzaren 31a, asteazkena - 10:46etan eguneratua

Tanto el Museo Guggenheim como el Bellas Artes han recibido a miles de visitantes durante la pasada semana.

Hamalau mila bisitari ingururekin, Museoen Nazioarteko Eguna finkatu egin da Bizkaian (Borja Guerrero)

Galería Noticia

Tanto el Museo Guggenheim como el Bellas Artes han recibido a miles de visitantes durante la pasada semana.

Bizkaiko 36 museok Museoen Nazioarteko Eguna ospatu dute, hiru egunetan zehar. Horrela, 70 jarduera egin dira 22 udalerritan, «Museoak eta istorio iskanbilatsuak: esan ezin dena museoetan esaten» lelopean.

BILBO. Museoen Nazioarteko Egunaren aurtengo edizioan, Bizkaiko 36 museok parte hartu dute, eta, hiru egunetan zehar, 70 jarduera antolatu dituzte 22 udalerritan. Edizio honetako bisitari kopurua finkatu egin da, eta, aurten ere, ia hamalau mila bisitari jaso ditu. Guggenheim Bilbao Museoak izan du bisitaririk gehien, sei mila pertsonatik gora.

Bizkaiko Museoek programazio zabala eskaini dute, eta jarduera hauek egiteko aukera egon da, besteak beste: bisita gidatuak, ume eta helduentzako tailerrak, hitzaldiak, aurkezpenak, katak, dastaketak, bisita abestuak, animaziodun bisitak, bide nahiz ibilbide gidatuak, erakustaldiak, ipuin kontalariak eta arkeo-txotxongiloak.

Museoen Nazioarteko Eguna orain dela 40 urterik hona ospatzen da, eta herritarrak sentsibilizatu nahi ditu, museoek gizartearen garapenean duten zereginaren inguruan. Iaz, 145 herrialdetako ia 35.000 museok ospatu zuten egun hori, eta jarduera espezifikoak antolatu zituzten horretarako, ICOM-ek bildutako datuen arabera.

Aurtengo leloaren bidez, «Museoak eta istorio iskanbilatsuak: esan ezin dena museoetan esaten», museoek herrien artean harreman baketsuagoak lortzeko tresna gisa duten zeregina nabarmentzen da.

Parte hartu duten museoak

Edizio honetan, Bizkaiko hogeita bi udalerritako hogeita hamasei museo batu zaizkio ekimenari Bizkaian: Arkeologi Museoa, Bilboko Arte Ederren Museoa, Bilboko Artelan Berreginen Museoa, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa, Eleiz Museoa, Euskal Museoa, Abertzaletasunaren Museoa, Guggenheim Bilbao Museoa, Aste Santuko Pasoen Museoa, Bilboko Zezen Museoa, Euskararen Etxea, Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa (Abanto-Zierbena), Txakolingunea (Bakio), La Encartada Fabrika-Museoa (Balmaseda), Balmasedako pasio bizia, Balmasedako Historiaren Museoa, «Margarita Maria. Berriztik mundura» museoa, Arrantzaleen Museoa (Bermeo), Arte eta Historia Museoa (Durango), Valentin Berrio-Otxoa Museoa (Elorrio), Loizaga Dorrea. Ibilgailu zahar eta klasikoen museoa (Galdames), Euskal Herria Museoa (Gernika-Lumo), Bizkaia Zubia (Getxo), Dolomitas Museoa (Karrantza), Santimamiñe (Kortezubi), Medikuntza Historiaren Euskal Museoa (Leioa), «Andrés de Urdaneta» Historia Naturalaren Museoa (Loiu), Hontza Museoa Fundazioa (Mañaria), El Pobaleko burdinola (Muskiz), Orozkoko Museoa, Plasentia de Butrón Museoa (Plentzia), Rialia-Industriaren Museoa (Portugalete), Santurtzi Itsasoa Museoa, Agurtza Atunontzia (Santurtzi), Enkarterrietako Museoa (Sopuerta) eta Simón-Bolivar Museoa.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120