19:00etatik aurrera

Areatzako Kioskoa Bilboko Udal Musika Bandaren kontzertu berri bat jasoko du ostiralean

Iñaki Urkizuren zuzendaritzapean, taldeko 45 musikari baino gehiagok euskal konpositoreen lanak interpretatuko dituzte

D.D. - 2017(e)ko maiatzaren 31a, asteazkena - 12:23etan eguneratua

Areatzako Kioskoa Bilboko Udal Musika Bandaren kontzertu berri bat jasoko du ostiralean.

Areatzako Kioskoa Bilboko Udal Musika Bandaren kontzertu berri bat jasoko du ostiralean.

Galería Noticia

Areatzako Kioskoa Bilboko Udal Musika Bandaren kontzertu berri bat jasoko du ostiralean.

Ekaina hasiko da eta Bilboko Udal Musika Bandaren udaberriko kontzertuek aurrera jarraitzen dute, berriz ere Areatzako Pasealekua musikaz betez.

BILBO. Bilbotarrek eta bisitariek, ostiralean, ekainak 2, 19:00etatik aurrera, Iñaki Urkizu Bilboko Musika Bandaren zuzendariordeak zuzendutako “Bidaia gure konpositoreekin” izeneko hirugarren musika saioaz gozatu ahal izango dute.

Aurrekoetan bezala, kontzertua Areatzako Kioskoan eskainiko da, ehun urte baino gehiago dituen taldeak 1895eko ekainaren 9an bere lehenengo kontzertua eman zuen leku berean, hain zuzen ere.

Oraingo honetan aukeratutako egitarauak, oso lan sorta interesgarria biltzen du. Bandako 45 musikari baino gehiagok euskal konposatzaileen lanak joko dituzte, besteak beste: Carmelo Bernaola, Angel Briz, Pablo Sorozábal, Luis Aramburu, Pablo Sarasate eta Ruper Lekue.

Honela, taldeak musika saioa Carmelo Bernaolaren “Paco Molero” lana joz hasiko du. Ondoren, Angel Briz-en “Hernani 150” Euskal Rapsodia, Pablo Sorozábalen “Black el payaso” (Echevarriaren moldaketekin), Luis Arambururen “Zeruko deia” eta Pablo Sarasateren “Zapateando” (T. Kennyren moldaketekin) lanak entzungo dira, besteak beste. Kontzertua Ruper Lekueren “Irungo euskal jaiak” lanarekin amaituko da.

Udaberriko zikloa, hurrengo ostiralean jarraituko da, ekainak 9, “Bidaia pertsona ospetsuekin” izeneko emanaldiarekin. Kasu honetan, José R. Pascual-Vilaplanak zuzenduko du kontzertua eta José Pérez Vilaplana, Otto M. Schwarz, Julián Palanca eta Ferrer Ferránen obrak interpretatuko dira.

ZUZENDARIA: IÑAKI URKIZU KEREJETA

Beasaingo Udalaren Bandan hasi zen tronpeta jotzen, zortzi urterekin, familiaren tradizioari jarraituta. Handik Tolosako Udal Bandara pasatu zen eta han bakarlari jardun zen hamarkada batez. Donostiako Goi-mailako Kontserbatorioan egin zituen tronpeta-ikasketak Juan Manuel Gómez de Edeta irakaslearekin. Irakasle jardun da Beasain eta Tolosako musika-eskoletan, baita Arrasate Musicalen ere.

Instrumentista moduan Euskal Herriko talde askorekin elkarlanean aritu da. Horietako aipagarrienak hauexek: Bilboko Orkestra Sinfonikoa, "Arrasate Musical" Orkestra Sinfonikoa, Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioko Banda Sinfonikoa, Donostiako Talde Barrokoa, Lattor metalezkoen boskotea, Araba Brass Taldea eta Gasteiz Big-Band;azken honetan, gainera, zuzendaria izan zen. Bakarlari moduan egindako lana ere aipagarria da, Benantzi Bilbao eta Aitor Olea organistekin, eskainitako organoaren eta tronpetaren kontzertuetan.

Banden munduan oso ezaguna da moldaketak eta transkripzioak egiteagatik eta musika-banda askok jaso ohi dituzte bere lanak programetan. Laurogeiko hamarkadatik aurrerako euskal musikaren bilduma bat prestatu du eta horien lehen hiru zenbakiak argitaratuta daude: Jaialdia, Dantzaldia eta Betikoskorri. Azken lan hori izenak, adierazten duenez, "Oskorrí" folk-talde ezagunaren omenez egina.

Ertzaintzako Musika Bandako zuzendaria izan zen 1998tik eta banda horretan tronpeta-jole bakarlari-plaza ere izan zuen. 2006an Bilboko Udalaren Musika Bandaren zuzendariordearen postua jaso zuen. 800 kontzertutik gora zuzendu ditu eta bere batutapean CD bat grabatu da, Bergarako Orfeoiarekin batera, José Franco, Luis Aramburu, José M ª González Bastida eta Juan Arzamendiren lanekin. Banda biekin zenbait CD grabatu ditu. Errepertoriorako egindako ekarpena ere handia da, egungo gai askoren hainbat bertsio eta moldaketa eginda, bandarentzat egokituta eta ezaugarri pedagogikoetara moldatuta.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120