azken lau urteetan

Osakidetzako tabakoa uzteko programetan 15.000 bat lagunek parte hartu dute

2007-2013 aldian gizonezko erretzaileak %28tik %24ra jaitsi ziren EAEn, eta emakumeen kasuan %21etik %19ra

EP - 2017(e)ko maiatzaren 30a, asteartea - 13:34etan eguneratua

El 15,2% fuma tabaco.

Un hombre encendiéndose un cigarrillo

Galería Noticia

El 15,2% fuma tabaco.Paquetes de tabaco con imágenes duras sobre sus consecuencias en la salud.

Azken lau urteetan 15.000 pertsona inguruk parte hartu dute Osakidetza Euskal Osasun Sistemako osasun zentroetan antolatu diren tabakoaren mendekotasuna gainditzeko programetan. Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 35.790 ikaslek parte hartu dute Kerik Gabeko Ikasgelak programan.

GASTEIZ. Halaber, azken urteetako joera jaso duen osasunari buruzko azken inkestaren arabera (2013. urtekoa), 2007-2013 aldian gizonezko erretzaileak %28tik %24ra jaitsi ziren EAEn, eta emakumeen kasuan %21etik %19ra, Osakidetzak emandako datuen arabera.

EAEk aurten ere bat egin du Tabakorik gabeko Munduko Egunarekin, "tabakoaren aurka eta bizi ohitura osasuntsuak dituen euskal gizartearen alde hartutako konpromisoa erakusteko". Osatzen Familia eta Komunitate Medikuntzako Euskal Elkartearekin batera astearte honetan Gasteizen egin duen prentsaurrekoan, Miren Dorronsoro Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak azken urteetan tabakoaren aurka gizartea kontzientziatzeko EAEn egin den prebentzio lana nabarmendu du, eta gaineratu du gizarte osoak parte hartu izanari esker behera egin duela tabakoaren kontsumoak eta behera egiten jarraitzen duela.

ADINA

Horrela, erretzaileen kopuruak jaistearekin batera, erretzen duten pertsonen proportzioa asko aldatzen da adinaren arabera. Gizonezkoen artean gehien kontsumitzen dutenak 25 eta 64 urte bitartekoak dira, eta emakumezkoen artean 25 urtetik 44 urte bitartekoak. Gazteen kasuan, 12 eta 19 urtea bitarteko ikasleen artean %67,9k esaten du ez duela erretzen (lehen %51,4 zen), eta horrek adierazten du gero eta gutxiagok hartzen dutela erretzeko ohitura, normalean adin goiztiarretan hasten dena.

Era berean, adierazi du azken lau urteotan 15.314 pertsonak parte hartu dutela Osakidetzako osasun zentro guztietan tabakoaren mendekotasuna gainditzeko eskaintzen diren programetan. 2016an 3.272 parte hartzaile izan ziren (1.738 emakume eta 1.534 gizon), gehienak 26 eta 64 urte bitartekoak, talderik handiena 46 eta 64 urtera bitartekoena izanik.

Tabakoa uzteko prozesuan informazioa eta laguntza ematen duen doako telefonoari dagokionez, Dorronsorok azaldu du 94 400 75 73 telefono zenbakiak 20 dei inguru jasotzen dituela hilean. Azkenik, esku hartzearen alderdi garrantzitsua gazteekin eta nerabeekin egiten den lana dela azpimarratu du, eta gogoratu du lan horretan garatzen direla Kerik Gabeko Ikasgelak eta datorren ikasturtean abian jartzekoa den Kerik Gabeko Gazteak programak.

Osasun Sailaren programa hori EAEko eskoletan garatzen da diputazioen eta udalen laguntzarekin, eta azken lau urteetan DBHko 1. eta 2. mailetako 35.790 ikaslek parte hartu dute (aurten ia 6.200ek).

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120