Zirrikituetatik begira

Ez da gauza bera

Pilar Kaltzada - Martes, 30 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:02h

Columnista Pilar Kaltzada

Galería Noticia

Columnista Pilar Kaltzada

enegarren zalaparta, auskalo noiz arte, baina oraingoz azkena. Jakingo duzu, irakurle, makina bat jarraitzaile dituen Espainiako aktoresa batek esan berri duela berak ez duela bere burua ez feministatzat ezta matxista-tzat jotzen, bera pertsonengan sinisten duen pertsona bezala jokatzen duelako. Akitu arte jardun beharko genuke era honetako pellokeriak botatzen dituzten amaren seme-alaba guztiak zuzendu beharko bagenitu, baina kasua berezia da, urliak makina bat jarraitzaile dituelako, bereziki jende gaztearen artean, bere iritziak Jainkosa baten ahotik zuzenean aterak bezala irentsi egiten dituztenak. Influencer deitzen omen zaio orain jende ospetsuari, eta bizibidea dute egiten dutena, esaten dutena, jaten dutena edo janzten dutena beren jarraitze-saldoari saltzea, marka komertzialen irudia bilakatuta. Eta hortik dator zalaparta.

Zilegi da nork bere iritzia izatea, baina iritzi guztiak ez dira zuzenak, egia ez dena gezurra izaten delako maiz. Zilegi da txanpu bat edo beste erabiltzea gomendatzea, gustukoa duelako, ordaindu egiten diotelako, edo benetan uste duelako marka horrek adatsa urrezko ur-jauzi baten moduan lagako dizula. Baliteke txanpua horrenbestekoa ez izatea, ez behintzat beste guztiak baino askoaz ere hobea, baina zilegi da. Espero baino distira edo bolumen gutxiago eragingo badu ere, txanpuak ez dio kalte egingo ospe-tsuaren esana sinistu duenari.

Feminismoa eta matxismoa txanpon beraren bi aldeak direla saltzeak eta (nahi gabe bada ere) sinestarazteak, ordea, kalte egiten du, eta kalte larria, gainera. Ezkutatu egiten duelako bi terminoak ez direla parekideak: matxismoak gizonen nagusitasuna aldarrikatzen du, eta feminismoak gizon eta emakumeen berdintasuna. Eta kalte egin du, bereziki askotariko iritziak sortzen diren gazte-garaian gerora iraun egingo duten azturak sortzen laguntzen duelako.

Ez da ñabardura linguistikoa, beraz: akats terminologikoa da, errore bat. Huts egite bat, bestela esanda.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120