Talaieroa

Suak moztu ditu bizitzak

Erramun Osa - Martes, 30 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:03h

Erramun Osa

Erramun Osa

Galería Noticia

Erramun Osa

Asteburuan lau pertsonen bizitza moztu ditu suak... eta sugarrak erabat hoztu ez direla atera dira gertaera hori bazetorrela iragarri omen zutenen ahotsak, bai eta herri-erakundeei jazotakoaren erantzukizuna leporatu nahian ari direnak. Era berean, badira aurrejuzguetatik abiaturik familia hori partaide den Herriak integratzeko ahalegin urria egiten duela baieztatzera iristen direnak ere. Halako tragedia bat ez da unerik aproposena halakoak adierazteko, nire ustez. Aurrena, kiskalitako eraikina bizitoki zutenen egoera ezagutu beharko genuke ahalik ondoen, ahaleginak egin ote zituzten etxea egoera onean egon zedin, horretarako bitartekoak ote zituzten, lekuz alda-tzeko intentziorik ote zuten eta Bilboko Udalari behar zuten laguntza eskatu zioten ere.

Bestetik, arropak urratzen dituzten batzuei galdetu beharko litzaieke halakoak saihesteko zein proposamen, jarraibide, aurreikuspen egin duten, bai eta behar den bakoi-tzean bitarteko publikoak eslei-tzeko prest egon eta egongo diren ere.

Duela hainbat urte, pasa den mendeko laurogeiko hamarkadan ezagutu nuen Bilbo eta gaur egungoak alde handiak dituzte, ez erdialdean bakar-bakarrik, bestelako auzo eta etxe-multzoetan ere bai. Irisgarritasuna, zerbitzuak, konponketak eta abar bideratu dira oso urte gutxian... beraz, herri-erakundeek -tartean Bilboko Udalak- sekulako ahalegina egin dutela ezin uka daiteke. Gehiago egin daitekeela, giza- eta hiri-kohesioa areagotzeko ahaleginak biderkatu ahal direla? Konforme! Baina has gaitezen lehentasunak jartzetik eta segi dezagun helburuak lortzeko bitartekoak bideratzen, dena aldi berean ezin izango da egin eta. Istripuak nonahi gerta litezke, Ondarroako Zubi-Zahar ondoko eraikinetan zein nire etxe ondoko baserrietan!

Kontua da garai bateko eraikinen ezaugarriak eta gaurkoenak ez direla berdinak;eraikin batzuetan adineko pertsonak bizi direla eta ez dutela nahikoa baliabide etxe horiek konpon-tzeko;familia osoak bizi direla, hilaren azkenera iristeko zailtasunak dituztenak;zenbait eraikin konpontzea baino errazagoa dela eraistea eta berriz eraikitzea eta abar. Hots, egoerak askotarikoak dira eta ez da erraza aurreikuspen guztiak egitea, ez eta behar den arintasunarekin guztiei erantzutea.

Baina, ez da zilegi gertaera baliatzea Ijito Herriari aurrejuzguak egiteko. Ijito Herriak asko sufritu du historian zehar. Jazarria izan da, baztertua, mespretxatua -horren lekuko gure eguneroko jardunean baliatzen ditugun eta zuzendu behar ditugun zenbait esamolde- eta zenbaitetan masakratua ere... eta Herri honek bizirik segitu du aldez edo moldez, zenbaitetan ulertzeko, haien larruan jartzen ez bagara ere... aitor diezaiegun integratzeko, gure gizartean haien ekarpena egiteko egin duten eta egiten ari diren berebiziko ahalegina. Hildakoen omenez besterik ez bada!

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Talaieroa

ir a Talaieroa »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120