Brankaganetik kikuke

Unerik egokia aldaketarako

Ramon Basaldua - Martes, 30 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:03h

borrar

Galería Noticia

borrar

Aldaketasasoia bizi dau Athleticek. Azken lau urteetan lehen taldearen ardurea euki dauen entrenatzaileak ez dau jarraituko bere karguan eta kluba inork baino hobeto ezagutzen dauen tekniko batek hartuko dau ontzi zuri-gorriaren ardurea. Inoiz ez da erreza izaten jakitea zein dan une egokiena etapa bateri amaierea emon eta beste barri bateri hasierea emoteko. Are gehiago aurreko etapa hori bikaina izan bada. Valverde eta Zigandaren berbak entzunda, seguru nago unerik egokiena dala aldaketarako.

Ernesto Valverdek ez ninduen ezustean harrapau Athleticen ez jarraitzeko arrazoiak azaldu ebazanean San Mamesko prentsa aretoan. Txingurrik uste dau bere lana amaitu dala Athleticen, egin beharrekoa egin dauelako. Valverdek inork baino hobeto ikusi dau denboraldi honetako zenbait tartetan Athletic zalea hasarre agertu dala taldearen jokoagaz, gogaituta egoteraino. Lau urte denbora asko da eta zalea aspertzen hasita dago. Haize freskoa gure dau. Eta Valverdek garbi ikusi dau aldaketa gura hori. Athletic bere familia da eta inork ez dau senideekaz txarto amaitu gura. Bere etxetik urteteko une egokia dala ikusi dau.

Ziganda pertsona egokiena da Athleticen ardurea hartzeko. Inork baino hobeto ezagutzen dau kluba barrutik

Valverdek eta Athleticek hartutako erabagia ona izango da alde bientzako. Ona izango da entrenatzaile barriak koktelereari eragitea, titular izan diranek postua galtzeko arriskua ikusi eta titulartasunari eusteko borroka-tzea. Entrenatzaile barriagaz, seguruenik aurpegi barriak be ikusiko doguz bedartzan, jokalarien leku aldaketak, eta arazoei aurre egiteko modu barriak be bai. Ernesto Valverdek lan bikaina egin dau azken lau denboraldietan Athleticen. Urte guztietan Europan jokatzeko sailkatu dau taldea, superkopa bat irabazi, kopako finala jokatu eta abar. Baina niretzako, entrenatzaile bat baino gehiago izan da. Pertsona eredugarria. Hunkitu egin zan bere agurreko prentsaurrekoan baina beti hemen uzten dauen giza-taldearen ganean berba egiterakoan. Entrenatzaile barriari aholku bat emoteko eskatuta, ederra bota eban: “Taktikaz eta estrategiaz jakin behar dau, baina batez be, pertsonak kudeatzen”. Ba Ernestok bikain kudeatu dau Lezaman euki dauen giza-taldea. Hau zeure etxea da eta zure etxeko ateak beti egongo dira zabalik zuretzat.

Valverdek hutsune handia itxiko dau Bilbon, bai, baina klubak pertsona egokia aukeratu dau hutsune hori beteteko. Jose Angel, Kuko, Ziganda pertsona egokiena da Athleticen ardurea hartzeko. Batetik, inork baino hobeto ezagutzen dau kluba barrutik. Izan be, lehen taldeko jokalari gehienak bere eskuetatik igaro dira. Bestetik, oso ondo prestatuta dago eta azkenik, pertsona mailan be gizon zintzoa dalako, bere taldeko kideak bikain zaintzen dituena.

Bere lehen agerraldian lehen taldeko entrenatzaile lez garbi itxi eban zelako taldea gure dauen: “Ausarta eta transmititzen dauena. Zalea harro sentidu behar da bere taldeaz”. Irabazteari garrantzi nagusiena emonda be, irabazteko moduari be lehentasuna emon gura deutso entrenatzaile barriak. Garagarrilaren 27an zuzenduko dau Kukok (k-gaz) bere lehen partidu ofiziala Athleticen. Ia ba ibilibide oparoa eta luzea dan. Berak be badaki, Ernestok oso goian itxi deutsala listoia baina presinoak ez dau kikilduko.

Ezin amaitu Athleticzale bat zoriondu barik. Oinatz Bengoetxeak bere bigarren txapela irabazi dau buruz burukoan adore menderaezina erakutsita. Aupa Oinatz!

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Brankaganetik kikuke

ir a Brankaganetik kikuke »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120